Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Aitzol Gogorza eri den presoak gose greba mugagabeari ekin dio

Publizitatea

Politika

Euskal presoak

Aitzol Gogorza eri den presoak gose greba mugagabeari ekin dio

Abuztuan ere egin zuen beste barau bat, baldintzapean aske geratzea eskatzeko. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako mugimenduak jakinarazi duenez, atzo utzi zion jateari.
Gogorza libre uzteko eskatuz iazko abuztuan egindako elkarretaratze bat. /
Gogorza libre uzteko eskatuz iazko abuztuan egindako elkarretaratze bat. / Errenteriako Sare

2017-02-17 / Berria

Gogorzak nahasmen obsesibo-konpultsiboa du, eta psikiatren arta behar badu ere, espetxean ez diote behar bezalako jarraipenik egiten. 100.2 artikulua aplikatu eta baldintzapean aske utzi edo zigorra etxean betetzea eskatzeko sei eguneko gose greba egin zuen iazko abuztuan. Abenduan, berriz, antsietate krisi batek jota erietxera eraman zuten. Orain, baldintzapeko askatasuna ez diotela ematen ikusita, berriz ere barauari ekitea erabaki du.

Gaixo dauden presoen egoera okerrera egiten ari dela ohartarazi du AEMk, eta egoera aldatzeko borrokarako deia egin du: "Egoera honi buelta emateko gai ez bagara laster baino berandu negar egitea tokatuko zaigu. Denon eskuetan dago gaixorik dauden preso politikoak askatzea, eta horretarako bidea borroka da. Jar gaitezen lanera".

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak