Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea 'Atzekoz aurrera' alderantzizko hiztegia sarean jarri dute

Publizitatea

Gizartea

Euskara

'Atzekoz aurrera' alderantzizko hiztegia sarean jarri dute

Erabiltzaileen eskariz jarri du hiztegia sarean UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak. Bertsolarientzat erabilgarria da, errimak jasotzen dituelako, eta baita ikerketarako ere. 1994an egin zuten hiztegiaren eguneratze bat da. Uzei.eus/atzekoz loturan dago.

2017-02-21 / Berria

Errimak egiteko oso baliagarria da alderantzizko hiztegia. Horregatik da erabilgarria bertsolarientzat, eta Bertsozale elkartearekin elkarlanean jarri du sarean hiztegia UZEIk.

53.000 sarrera baino gehiagoko hiztegia da, eta sarrera gehienak lexiko orokorrekoak diren arren, eguneroko jardunean gehien erabiltzen diren terminoak ere bildu dituztela jakinarazi du UZEIk. Izen arruntak, adjektiboak, adberbioak, determinatzaileak, izenordainak, aditzak, lotura elementuak, esaerak eta onomatopeiak jaso dituzte, eta kanpoan utzi dituzte izen bereziak.

1994an argitaratu zuten Atzekoz aurrera hiztegia, eta agortuta zegoen. Hura eguneratuta sareratu dute orain.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak