Gizartea

Madrildik igarotzea debekatu diote transexualen aurkako autobusari

Epaile batek hartu du erabakia, kautelazko neurri gisa, transexualen aurkako mezuak kentzen dituen bitartean. Haren arabera, mezuak kalte egiten dio sexu joera "desberdina" dutenen duintasunari.

'HazteOir.org'-ren autobusa Madril kanpoaldean, geldirik.
'HazteOir.org'-ren autobusa Madril kanpoaldean, geldirik. Fernando Villar/EFE

Berria -

2017ko martxoak 2

Astearte gauaz geroztik Madrilgo udalaren aginduz geldiarazita zegoen autobusa ezin izango da Madrilgo kaleetatik igaro baldin eta transexualen aurkako mezuak kentzen ez baditu. Hala ebatzi du Madrilgo Instrukzio auzitegiko 42. aretoko epaileak, argudiatuz ibilgailuaren aldeetan letra larriz irakur daitezkeen mezuak "informatiboak" bainoago "sexu joera desberdineko pertsonen duintasunaren aurkakoak" direla.

Ondorioz, plataformak iragarri du autobuseko mezua aldatu egingo duela ibilgailua dagoen tokitik mugitu eta bere bidaia jarraitu ahal izateko. Horretaz gain, iragarri du salaketak jarriko dituzela azken egunetan euren "adierazpen askatasunaren aurka" egin dutenen aurka, tartean, astearten autobusa geldiarazi zien Madrilgo udalaren kontra. "Espainian debekatuta dago 1+1=2 esatea. Mutikoek zakila dutela esatea biologiaren egitate bat berrestea da", adierazi du HazteOir plataformako buru Ignacio Arsuagak.

"Mutilek zakila dute, emakumeek bulba dute. Ez zaitzatela engaina. Gizon jaiotzen bazara, gizona zara. Emakumea bazara, hala jarraituko duzu" irakur daiteke autobusaren alboetan. Hazteoir.org antolakunde ultrakatolikoak antolatu du autobusa, Chrysallis adingabe transexualen familia elkarteak abiatutako Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak kanpainari erantzunez.

Autobus hori bera Hego Euskal Herriko hiriburuetara etortzekoa da datozen asteetan, baina alkateek iragarria dute neurriak hartuko dituztela ibilgailua hirietan sar ez dadin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna