Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Lau gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan euren bikotekideei erasotzea egotzita

Publizitatea

Gizartea

Indarkeria matxista

Lau gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan euren bikotekideei erasotzea egotzita

Iruñean, Irurtzunen eta Tuteran egin dituzte atxiloketak.

2017-03-15 / Berria

Nafarroako hiriburuan 29 urteko gizonezko bat atzeman du Foruzaingoak, 18 urteko bikotekideari eraso egin eta hura gela batean itxita uzteagatik. Emakumeak deitu zuen larrialdietarako telefonora, eta Foruzaingoari azaldu zion gizona balkoitik sartu zela etxera eta gela batean itxita utzi zuela lanera joan aurretik. Aurretik ere antzeko erasoak jasan izan dituela salatu du emakumeak.

Gainontzeko hiru atxiloketak Irurtzunen eta Tuteran egin dituzte. Irurtzunen, 54 urteko gizon bat atzeman dute, bikotekideari tratu txar fisiko eta psikologikoak eragitea leporatuta. Kasu honetan ere emakumak deitu zuen larrialdietarako telefonoa, eta salatu urteak zeramatzala tratu txarrak jasaten. Tratu txarrak leporatu dizkiote Tuteran atzemandako 32 urteko beste gizon bati ere.

Azkenik, Tuteran orobat, 18 urteko gazte bat atzeman dute, adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita. Neskaren amak jarri du salaketa, eta epaileak urruntze agindua ezarri dio atxilotuari.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak