Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Oiertxo SOS plataforma aurkeztu dute, Oier Gomez etxeratzea helburu

Publizitatea

Politika

PRESO ERIAK

Oiertxo SOS plataforma aurkeztu dute, Oier Gomez etxeratzea helburu

Paristik gertu dago preso Oier Gomez Mielgo, Meaux-Chauconin-Neufmontiers espetxean.
Plataformaren aurkezpen agerraldia.
Plataformaren aurkezpen agerraldia. / @oiertxoSOS

2017-03-15 / Berria

Gomez Mielgoren aldeko "elkartasuna antolatzeko" eta hura etxeratzeko asmoz sortu dute plataforma, eta gaur azaldu dira aurrenekoz jendaurrean. Gogorarazi dutenez, "oso larria" da Gomez Mielgoren egoera: "Ewing motako sarkomak ditu bizkarrezurrean, buruan eta aldakan. Ez dago modu egokian tratamendua jasotzen".

Sarkoma tumorea ezin izan diote osoki kendu Gomezi, eta haren egoerak mediku zaintza handia eskatzen duela azpimarratu dute kolektiboko kideek; besteak beste, radioterapia, kimioterapia eta kinesiterapia iraunkorrak behar dituela diote txostenean. Plataformak azpimarratu du, gaixo dagoen heinean, Gomezek etxean beharko lukeela. Hortaz, "legea bete dezala" eskatu diote Frantziako Estatuari.

Gasteizkoa da Gomez, eta plataformak dei egin die hiriko, Arabako eta Euskal Herriko herritarrei mobilizatu daitezen. Apirilaren 22rako "elkartasun eguna" antolatu dute Gasteizen, eta ostegunero 19:30ean egingo dituzte elkarretaratzeak, Iparralden.

Sare plataformak ere deitu du manifestaziora preso erien eskubideen alde. Apirilaren 8an izango da martxa, Gasteizen. Martxoaren 25ean, berriz, Baionan egingo dute protesta, Bagoaz kolektiboak deituta, Gomezen eta gainerako preso erien alde.

22 dira gaixotasun larriak dituzten euskal presoak.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak