Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Armak jasotzea "aginte judizialari bakarrik" dagokiola esan du Frantziak

Publizitatea

Politika

ETA-ren armagabetzea

Armak jasotzea "aginte judizialari bakarrik" dagokiola esan du Frantziak

Armagabetzeak legea betetzeko armen kokalekua agintariei jakinarazi behar zaiela esan du Bruno Le Roux Barne ministroak.
Bruno Le Rouyx Frantziako Barne ministroa.
Bruno Le Rouyx Frantziako Barne ministroa. Ian Langsdon / Efe

2017-03-19 / Berria

Frantziako Gobernua atzo gauean mintzatu zen lehen aldiz, Jean Noel Etxeberri Txetx-ek ETAren armagabetzearen data eman zuenetik. Bruno Le Roux Barne ministroak egin du, ohar baten bidez. "Legearekin bat datorren armagabetze bat egoteko konponbide bakarra armategi horiek non dauden agintariei jakinaraztea da", esan du ministroak. Haren hitzetan, "aginte judizialari bakarrik" dagokio arma biltegiak eskuratzeko eskumena. Ohartarazpen bat ere egin die armagabetzean bitartekari lanetan aritu nahi dutenei: "Arma eta lehergai horiek frogak dira indarrean dauden ikerketetan, eta froga horien manipulazioak justiziaren lana eta egia argitzea oztopatu dezakete".

"ETAk desegin nahi badu eta legearen mende egon nahi badu", jarraitu du Le Rouxek, "mugaren bi aldeetako arma guztiak entregatu behar ditu". Ministroaren esanetan, "armak erakunde terrorista baten esku daude eta justizia bere kideetako askoren atzetik dabil, Frantziako edo Espainiako prozesu kriminalen barruan".

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea