Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika %24,3ko parte hartzea aurtengo galdeketen lehen olatuan

Publizitatea

Politika

Herri galdeketak

%24,3ko parte hartzea aurtengo galdeketen lehen olatuan

30.204 herritarrek eman dute botoa Gure Esku Dago-k 35 herritan estatus politikoari buruz egindako galdeketetan. Gorabehera handiak izan dira emaitzetan, baina etorkizunaz normal-normal bozkatu ahal izan dela nabarmendu du Gure Esku Dago-k. Oiartzualdean %20,6koa izan da parte hartzea, Tolosaldean %31,1ekoa, Hernanin %24,77koa, Astigarragan %19,99koa eta Larrabetzun %57,98koa. Bideoa: herri galdeketen saio berezia (Lara Madinabeitia, BerriaTB).

*Guztira, ia 70.000 euskal herritarrek bozkatu dute jada estatus politikoaren inguruan.

*Aldea handia izan da herri txikien eta handien artean. Herri txikienean (Orexa) izan da parte hartze handiena, eta handienean (Errenteria) txikiena.

*Jada 73 herritan egin dituzte galdeketak, eta urtea amaitzerako 165 izango dira.

Zuzeneko kontakizuna

08:53
2017-03-20

"Eztabaida hau martxan jartzeko baldintzak guk sortu behar ditugu. Eskozian eta Katalunian baldintzak sortu direnean heldu diote erakundeek eztabaidari, eta hemen ere gauza bera gertatuko den itxaropena dugu"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:50
2017-03-20

"Eskualdeko sentsibilitate guztietara heltzeko ahalegina egin behar dugu, baita sentsibilitate politikorik ez dutenengana ere"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:46
2017-03-20

"Guretzat arrakasta da herri galdeketa egitea bera"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:46
2017-03-20

"Ez da soilik kontuan hartu behar zenbat jendek parte hartzen duen, baizik eta eztabaida zein testuingurutan egiten den, hau da, eztabaida hori anitza izan dadila, eta hori lortzen ari gara"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

08:44
2017-03-20

Zelai Nikolas (Gure Esku Dago): "Kataluniako erreferentzia hartuta, Euskal Herrian hango portzentaiak hobetu egin ditugu. Horretaz gain prozesuaren zilegitasuna bermatzeko bildutako sinadurak ere asko izan dira. Egia da gustatuko litzaigukela jende gehiagok parte hartzea, baina kontuan hartu behar da herritarren ekimena dela hau eta hori ere oso garrantzitsua da"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

00:15
2017-03-20

Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko kidearen balorazioa jaso dugu Argentinatik. Horra ikusgai:

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

23:55
2017-03-19

Parte-hartzearen mapa interaktiboa

Argitik ilunera, Gure Esku Dago-ren orain arteko galdeketetan izan den parte-hartzea, herriz herriz.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

23:32
2017-03-19

Emaitza guztiak, bilduta

Errenteriako bi galderen emaitzekin, osatu berri dugu galdeketa guztien emaitzen taula. Ikusgai eta erabiltzeko moduan dago, bilaketak herriz herri edo eskualde egiteko aukerarekin.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

23:23
2017-03-19

Errenteriako emaitzak (behin betikoak). Galdera bikoitza.

Parte hartzea: %15,51

Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin?

Bai: %94,25

Ez: %3,47

Zuri: %1,27

Baliogabe: %1

Baiezko emanez gero: Ados zaude independentea izatearekin?

Bai: %86,60

Ez: %5,01

Zuri: %2,64

Baliogabe: %0

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

22:45
2017-03-19
 

Errenteriako emaitzen zain, hona Gure Esku Dago-k gaurko egunari buruz egin duen bideoa.

 

 

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

22:28
2017-03-19

Tolosaldea osorik (Behin betikoak)

Parte hartzea: %31,21

Bai: %96,16

Ez: %2,21

Zuri: %1,26

Baliogabe: %0,37

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

22:28
2017-03-19

Errenteriako emaitzen zain gaude. Edozein kasutan, 30.000tik gora herritarrek bozkatu dute gaur. Aurreko galdeketetan 39.201ek bozkatu zuten. Ondorioz, ia 70.000 dira jada bozkatu dutenak estatus politikoari buruz.

Hau esan du Gure Esku Dago-k: "Gaur, 30.500 herritarrek, erabakiaren bidean atzera bueltarik gabeko urrats historiko bat eman dugu. Etxarri-Aranatzen eta Arrankudiaga-Zollon jarritako kimuari eta 2016an 36 herritan egindako galdeketei, 2017an beste 35 herri batu zaizkio, 30.500 herritar batu zaizkio. Gaur erabakiaren bidean urrats erabakigarria eman dugu, eta ziur gaude, gaur hemen posible izan dena, bihar Euskal Herrian ere posible izango dela. Bejondaigula denoi!".

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

22:20
2017-03-19

Pasaia (Behin betikoak)

Parte hartzea: %17,42

Bai: %95,21

Ez: %2,70

Zuri: %1,56

Baliogabe: %0,53

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

22:18
2017-03-19

Oiartzun (Behin betikoak)

Parte hartzea: %40,20

Bai: %96,53

Ez: %1,31

Zuri: %1,87

Baliogabe: %0,29

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

22:16
2017-03-19

Lezo (Behin betikoak)

Parte hartzea: %25,58

Bai: %96,57

Ez: %1,91

Zuri: %0

Baliogabe: %0,46

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

22:12
2017-03-19

Hernani (Behin betikoak)

Parte hartzea: %24,77ko

Bai: %96,71

Ez: %1,90

Zuri: %1,11

Baliogabe:%0,28

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

21:31
2017-03-19

Tolosako emaitzak (behin betikoak)

Parte hartzea: %26,01

Bai: %96,26

Ez: %2,33

Zuri: %1,08

Baliogabe: %0,33

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

21:19
2017-03-19

Larrabetzuko emaitzak (behin betikoak)

Parte hartzea: %57,98

Bai: %94,23

Ez: %3,37

Zuri: %0,11

Balioagabe: %2,29

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

21:17
2017-03-19

Astigarragako emaitzak (behin betikoak)

Parte hartzea: %19,99

Bai: %96,12

Ez: %2,73

Zuria: %0,84

Baliogabeak: %0,31

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

21:04
2017-03-19

Parte hartze datuak (behin behinekoak)

Oiartzualdea %19,52

Tolosaldea %31,14

Astigarraga %19,92

Hernani %24,76

Larrabetzu %57,98

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

19:49
2017-03-19

17:30ean, %19,30koa izan da, batez beste, gaurko herri galdeketetako parte hartze datua. 20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak, eta orduan jakingo da denera zenbat jendek eman duen botoa.

Herrialde Katalanetan, Arenys de Munt herrian egin zuten estatus politikoari buruzko lehen herri kontsulta, 2009ko irailean: %41ekoa izan zen parte hartzea. Beste udalerri ugari etorri ziren atzetik; 2009 eta 2011 artean egindako herri galdeketetan, bates beste, %27ko parte hartzea izan zen. Euskal Herriko orain arteko kontsultetan, batez beste, %30,1ekoa izan da parte hartzea.

2014ko azaroaren 9an Kataluniako lurralde osoan egindako kontsultan, berriz, hautesleen %33k hartu zuten parte.

Hodei Iruretagoiena

Hodei Iruretagoiena

19:48
2017-03-19

Berria TBren saio berezia 21:15ean hasiko da. Mahai inguruan parte hartuko dute Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak, Garbiñe Biurrun epaileak eta Larraitz Zubeldia Gure Esku Dago-ko kideak.

Hamaika TBk ere programa berezia egingo du, zuzeneko irudiekin, 20:00etatik aurrera.

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

19:32
2017-03-19

Ordu erdi eskas hauteslekuak ixteko. Giro aparta Errenterian. Hemen jarritako karpan zentralizatuko dituzte leku guztietako datuak. 20:00etatik aurrera, parte hartzearenak. 22:00ak aldera, emaitzak.

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

19:12
2017-03-19

Azken ordua

Egun guztian bezala, bozkalekuak itxi aurretik ere ez da falta giroa. Larrabetzun, parte-hartze datuak eskuetan hartuta, jaia ez da gaur faltako.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

19:03
2017-03-19

Parte-hartze datuen historikoa

Orain arteko galdeketetan parte-hartzea %27tik %65era joan da. Hauek izan dira, txikienetik handienera:

-Goierri: %27.

-Debagoiena-Aramaio: %29,1.

-Azpeitia: %39,3.

-Etxarri-Aranatz: %42,7.

-Arrankudiaga: %61,5.

-Dima: %63,3.

-Ispaster: %63,7.

-Bakaiku: %65,3.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

18:28
2017-03-19

Larrabetzu, xehetuta

Hautesle kopuru eta parte-hartze maila aintzat hartuta, zalantzarik gabe Larrabetzun izan du gaurko galdeketak arrakasta gehien.

-1.585 hauteslerekin arratsalderako %50eko langa gainditua zuten larrabetzuarrek. %51,29 zehazki.

-Antzeko hautesle kopuruarekin Tolosaldean gaur bozkatu duten beste herrien parte-hartze kopurua bikoiztu du hainbat kasutan.

-Bizkaiko laugarren herria da herri galdeketetan bozkatzen, eta Arrankudiagako (%61,5), Ispasterko (%63,7) eta Dimako (%63,3) parte hartze mailara gerturatuko da.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

18:23
2017-03-19

Hernani-Astigarraga, xehetuta

Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun modu isolatuan eman dute botoa gaur, ez eskualde mailan.

-Hernanin, 17.168 hautesle izanik, tamaina horretako beste herrietan gaur izan den parte-hartze maila nabari da. Alderatzera, bozka kopurua Pasaiakoaren antzekoa izan da (2.693 Hernanin eta 2.314 Pasaian), Hernanik 3.000 hautesle gehiago izan arren. Antzeko hautesle kopuru batekin, Tolosan bost puntu handiagoa izan da parte-hartzea Hernanin baino.

-Astigarragan, Hernanik baino hautesle laurdena izan arren, arratsaldean parte-hartzea antzekoa zen.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

18:17
2017-03-19

Tolosaldea, xehetuta

Tolosaldean 28 herri dira, eta guztietan parte hartzea %20tik gorakoa izan da.

-Zenbait herrietan %70era hurbildu da parte-hartzea: Baliarrain, Orendain eta Orexan.

-Tolosak ere, 16.343 hautesleekin, gainditu du %20ko langa: arratsalderako 3.379 tolosarrek eman du botoa.

-1.000 hautesletik gorako gainontzeko herrietan %20tik %27ra joan da parte-hartzea: Alegia (%25,43), Anoeta (%27,39), Asteasu (27,75), Ibarra (21,56), Irura (%21,95), Villabona (%24,16) eta Zizurkil (20,41).

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

18:11
2017-03-19

Oartzualdea, xehetuta

Orain arte herri galdeketak egin dituen eskualde handiena da Oartzualdea. Lau herri dira, baina 60.000tik gora hautesleekin jokaleku garrantzitsua da Gure Esku Dago-rentzat.

-Hautesleen erdia Errenterian dago: 33.435. Galdera bikoitza zuten, eta arratsalderako hamar herritarretatik batek bozkatu du.

-Pasaian espero zitekeena baino emaitza hobeagoa izaten ari da. %16,5ek bozkatu du arratsaldera arte.

-Parte-hartzean Oiartzun (31,22) eta Lezo (21,06) koska bat gorago daude. Oiartzunen Pasaian baino herritar gehiagok eman du botoa, biztanleen erdia baino pixka bat gehiago soilik izan arren.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

17:59
2017-03-19

Arratsaldeko 17:30ean emandako datuak, xehetuta:

-Parte-hartze handiena Baliarrainen, Orendainen, Orexan, Larrabetzun eta Abaltzisketan izan da. Bizkaiko herria alde batera utzita, gainontzekoak 300 hautesletik beherako herriak dira.

-10.000tik gora hautesle dituzten herrietan, berriz, ez da pasa %20,68tik. Tolosak izan du parte hartze maila hori. Errenterian (33.435 hautesle) %11,05ekoa izan da, Pasaian (14.027) %16,5ekoa eta Hernanin (17.168) %15,69koa.

-Eskualdeka Tolosaldean dago parte-hartze handiena: %25,17. Oartzualdean %15,96koa da arratsaldean.

-Guztira, 24.000 lagunek eman dute botoa, bozkalekuak ixteko hiru ordu falta zirenerako.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

17:43
2017-03-19

Parte-hartze datu berria: %19,3

Eguerdiko parte-hartze datua %9koa bazen ere, arratsalderako nabarmen igo da, hamar puntu hain zuzen. Gure Esku Dago-k jakinarazi du arratsaldeko 17:00etarako botoa ematera deituta zeuden %19k eman duela botoa.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

17:04
2017-03-19

Gaurkoa "egun historikoa" dela esan dute Errenterian. Han izango da gaur gauean Gure Esku Dagoren egoitza nagusia, eta handik emango dituzte emaitzak. BERRIAn momentuan ikusi ahal izango dira, eta 21:15ean zuzeneko saio berezia hasiko da; Garbiñe Biurrun epaileak, Larraitz Zubeldia Gure Esku Dago-ko kideak eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak hartuko dute parte.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

16:44
2017-03-19

Botoa ematera joateko deia argia da. Oiartzunen 17:00etan parte-hartze datuak eguneratuko dituzte; 7,2koa izan da goizean.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

16:18
2017-03-19

Iazko ekaineko galdeketetan bezala, eguraldia ez da gaur aitzaki bozkatzera ez joateko.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

16:09
2017-03-19

Lau ordu geratzen dira bozkalekuak ixteko. Eguerdirako botoa emateko eskubidea zutenen %9k bozkatu du galdeketak egiten ari diren 35 herrietan. Zenbait herrietan, ordea, bataz besteko hori aise gainditu dute. Larrabetzun esaterako 13:00etan %34,4koa zen. Tartean bozkatu du Libe Asuak, 100 urte beteta. Bideoa: bozkalekua Larrabetzun ireki den unea.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

13:25
2017-03-19

13:14
2017-03-19

Herri txikietan gehiena

Herri txikietan izan da parte hartze handiena; Orendainen %45ek eman du, adibidez. Herri handiagoetan txikiagoa izan da parte hartzea: Errenterian %4,9. Nolanahi ere, han arazoak izan dituzte sistema informatikoarekin, eta une batean etenda izan dute bozketa.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

13:12
2017-03-19

Eguerdian %9ko parte hartzea

Gure Esku Dagok eman dituen datuen arabera, botoa emateko aukera duten herritarren %9k eman du eguerdirako. Datu hauek eman dituzte:

Larrabetzun %30

Tolosaldean %13

Errenteria-Oiartzualdea eta Hernani.-Astigarraga %7

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

12:41
2017-03-19

Arazoak sistemarekin

Errenteriak arazoak izan diruzte sistemarekin, baina konpondu ostean berriz martxan direla jakinarazi dute Demoarsokoek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

11:11
2017-03-19

Parte hartzea zenbatuz, pantaila bat prestatu dute Larrabetzun.

11:03
2017-03-19

Larrabetzun 250 herritarrek eman dute botoa dagoeneko, eta Errenteriako Beraun auzoan 60 inguruk. Kaleetan denetariko animazioa dabil. Zanpanzarrak atera dira Pasaian

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

10:20
2017-03-19

Erronkarik zailena beteta

Elvira Lizeaga Hernaniko bozeramailea pozik agertu da komunikabideen aurrean. Izan ere, erronkarik zailena betetzea lortu dutela uste du: hautetsontziak jartzea. "Gaur GEDk 2018ra bitartean zehaztutako bide orrian pausu sendoak eman ditu. Milaka herritarrek hautetsontziak beteko ditugu. Eta beste behin, erakutsiko dugu herritarron borondatea eta konpromisoa geldiezina dela".

Horregatik, herritarrei botoa ematera joateko deia egin die.

Era berean, ekainaren 10 agendan apuntatzeko deia egin dute. Egun horretan Herritarren Ituna aurkeztekoak baitira Bilbon.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:52
2017-03-19

Tolosaldean botoa emango dutenetako bat da Kike Amonarriz. Bere uztez, «auzolan politikoa garatzeko esparru zabala» eratu du Gure Esku Dago dinamikak, eta aurrera jotzeko baldintzak sortzeko momentua dela dio: «Ziklo bat itxi da, eta beste bat zabaldu nahi da».

Hodei Iruretagoienak elkarrizketa egin dio.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:22
2017-03-19

BERRIAk erreportaje sorta berezia kaleratu du gaur geldeketekin. Enekoitz Esnaolak orain arteko eta hemendik aurrerako ibilaldiei buruzkoa osatu du: Badoa beteten.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

09:18
2017-03-19

Iritsi da eguna, eta hautetsontziak prest dituzte Tolosaldean, Hernani-Astigarragan, Oarsoaldean eta Larrabetzun. 124.062 herritar daude deituta, eta botoa emateko eguna ez ezik, jai eguna ere izango da askorentzat. Egun osoko egitarauak osatu dituzte herri horietan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga