Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika 2019an, hiriburuak

Publizitatea

Politika

Egutegia eta mapa

2019an, hiriburuak

2014an egin zen Etxarri-Aranatzen eta Arrankudiagan estatus politikoari buruzko lehen herri galdeketa, eta aurtengo beste olatuetan Bizkaiara eta Nafarroara itzuliko dira hautetsontziak. Bi urte barru hiriburuetan egitea du jasota Gure Esku Dago-k; aurreratuen Gasteizen daude.

2017-03-19 / Enekoitz Esnaola

Galdeketen egitasmoa zabaltzen ari da, eta apirilaren 2an beste jauzi bat emango dute, Bizkaian lehen aldiz egingo dutelako eskualde batean kontsulta: Busturialdean. Hamasei udalerritan izango da —Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Murueta, Muxika eta Nabarnizen—, eta Sukarrietako Kanala auzoan. Udalerri batzuk eskualdeko olatura batuz joan dira hilabeteotan. Lau herri geratu dira kanpoan: Sukarrieta, Mundaka, Ibarrangelu eta Elantxobe.

Apirilaren 2ko hitzordurako herri bakoitzak bere galdera egingo du, bertan adostuta. Mahai gainean dauzkaten aukerak dira Euskal Herri burujabeari eta euskal estatu burujabe edo independenteari buruzko itaunak. Arrigorriagan ere (Bizkaia) izango da galdeketa apirilaren 2an.

Maiatzean Bizkaiko beste eskualde batzuetan izango dira: Durangaldean, Lea-Artibain, Uribe Butroen eta Uribe Kostan. Gipuzkoan egin dituzte Goierrin eta Debagoienean, gaur Oiartzualdean eta Tolosaldean, eta badatoz gehiago maiatzean: Debabarrenean eta Urola Kostan. Nafarroan, ekainean, Bortzirietan, mendialdean eta Sakanan; Basaburuan eta Imotzen ere bai.

Gure Esku Dago herri dinamikak hiriburuetan ere nahiko lituzke kontsultak; horrela du jasoa 2019 arteko Prest bide orrian. «Helburua ez da Euskal Herriko herri guztietan galdeketak egitea, baizik eta erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida, pedagogia eta gauzatzea euskal herritarren gehiengoa bizi den guneetara hedatzea». Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko bozeramaileak Hala Bedi Arabako irrati katean asteon esan du Gasteiz dela «galdeketaren eztabaida aurreratuen» duen hiriburua. Donostian joan den otsalaren 27an kontsultaren aukera aztertzen hasteko lehen bilera egin zuten dozena bat lagunek. Oiarbidek adierazi du hiriburuetan ere «errealitate desberdinak» daudela gai honi buruz, eta haietan ere «behetik gorako prozesua» egin behar dela. «Hiriburuetako galdeketak posible izango dira tokian tokiko errealitateak, indarrek eta nahiak ahalbidetzen badituzte», dakar Gure Esku Dago-k bere bide orrian.

Dinamikaren aurtengo beste lan ildo garrantzitsu bat erabakitzeko eskubidearen aldeko Itun Herritarra osatzea izango da. Ekainaren 10ean aurkeztuko du, Bilbon. Horra bidean, hiru erara egin ahal izango da ekarpena: norbanako modura, hil honen 25etik aurrera Gure Esku Dago-k sarean izango duen plataforma batean; taldeka, herrietako guneek antolatutako bilkuretan parte hartuz —joan den astean hasi ziren, eta apirilaren 8ra arte iraungo du—; eta datorren larunbatean Beasainen (Gipuzkoa) antolatuko duten saio irekian —Igartza jauregian izango da, 10:00etatik 14:00etara—.

Euskal Herriko eragileen ituna osatzea izango da Gure Esku Dago-ren ondorengo helburua, «Euskal Herri mailako ituna osa dadin».

Publizitatea

Sortu kontua
Enekoitz Esnaola

Publizitatea

Politika saileko albiste gehiago

Albiste nagusiak

Gehien irakurriak

Zerrenda osoa ikusi

Gaiarekin zerikusia duten albisteak