Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Puigdemontek eta Junquerasek elkarrizketarako deia egin diote Rajoyri

Publizitatea

Mundua

Kataluniako prozesu subiranista

Puigdemontek eta Junquerasek elkarrizketarako deia egin diote Rajoyri

Eskoziako galdeketa ahalbidetu duenaren antzeko testuingurua eraikitzeko eskatzeko dio Generalitateak Madrili, El País egunkarian plazaratutako artikulu batean.
Generalitateko presidenteorde Oriol Junqeras eta Carles Puigdemont presidentea, artxiboko irudi batean.
Generalitateko presidenteorde Oriol Junqeras eta Carles Puigdemont presidentea, artxiboko irudi batean. Toni Albir, EFE

2017-03-20 / Berria

"Demokrazian ez dago ez hitz egiteko eskubiderik. Gu dagoeneko mahaian eserita gaude. Askoz denbora gehiago beharko dute gainontzeko gonbidatuek? Haatik, etorriko dira? Desberdintasunek urrundu eta banandu egiten dute, baina soilik horiek gainditzeko moduak adostu nahi ez badira". Horrela hasten da Kataluniako Generalitateko buru Carles Puigdemont eta Oriol Junqueras presidenteordeak El País egunkariari bidalitako gutuna.

Artikuluan Eskoziako galdeketa ahalbidetu zuten elkarrizketei egiten diete erreferentzia, eta antzeko prozesu bat abiatzeko deia egiten diote Espainiako Gobernuari, ohartaraziz orain arteko jarrerari eusten badio eurek bakarrik egingo dutela aurrera. "Katalunian nahiko genukeena adostutako erreferenduma litzateke. Gogorarazi nahi dugu behin bain gehiagotan proposatu dugula", dio artikuluak, baina zehazten du Espainiako Gobernuak alderantzizko bidea hautatu duela, hau da, "prozesua judizializatzearena".

Hala, ohartarazten dute Kataluniako herriaren etorkizuna herritarrek eurek erabakiko dutela, eta ez Espainiak. "Gure esku dagoen guztia egingo dugu Kataluniako herritarrek 2017an autodeterminazioari buruzko erreferendum batean bozkatu ahal izan dezaten. Entzun eta hitz egiteko gai izan beharra dago. Baina batzuek nahiago dute euren erantzukizun politikoa auzitegien esku utzi. Konstituzionalaren atzean ezkutatzen dira.

Lehengoan

Madrildik, ordea, erantzuna orain arteko bera izan da, alegia, ezezkoa. "Goberanuk eta parlamentuak ezin dute negoziatu eurena ez den zerabiti buruz. Subiranotasun nazionala Espainiako herritar guztiena da. Hori da Eskoziarengandik desberdintzen gaituena", zehaztu du Espainiako Gobernuak.

Horretaz gain, Madrilek ukatu du hitz egiteko prestasuna agertu ez duela, eta elkarrizketarik ez izatearen erantzukizuna Generalitatearena dela nabarmendu du.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak