Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Martxoaren 29an hasiko du Londresek 'brexit'-a ahalbidetzeko prozedura

Publizitatea

Mundua

'Brexit'-a

Martxoaren 29an hasiko du Londresek 'brexit'-a ahalbidetzeko prozedura

Europako Kontseiluko buru Donald Tuskek berretsi du Mayk iragarria zuela 50. artikulua martxoa amaitu baino lehen aktibatzeko asmoa.
Theresa May lehen ministroa artxiboko irudi batean. /
Theresa May lehen ministroa artxiboko irudi batean. / Will Oliver, EFE

2017-03-20 / Berria

Datorren astean, martxoaren 29an, formalki jakinaraziko dio Erresuma Batuko Gobernuak Bruselari batasuna uzteko erabakia, eta modu horretan sartuko da indarrean Lisboako Ituneko 50. artikuluan jasotzen den prozedura. Downing Streeteko 10. zenbakiak jakinarazi duenez, Theresa May lehen ministroak gutuna bidaliko die estatu kideei, Europako Batasuna uzteko negoziazioak lehenbailehen hasteko eskatuz.

Brexit-a ahalbidetu zuen erreferendumetik bederatzi hilabetera heldu da erabakia. Galdeketa hartan, herritarren %51,9k egin zuten EB uztearen alde, eta %48,1ek aurka. Orain, behin erabakiaren berri fromalki eman ostean, prozedura nola egingo den zehaztu beharko dute bi aldeek.

Etorkizunera begira, brexit-erako idazkari David Jonesek jakinarazi du Erresuma Batuko Parlamentuak Europakoak baino lehen bozkatuko duela bi aldeek negoziatutako akordioa. Mayk bi ganberen oniritzia eskatuko du, bai adostutako akordioa onartzeko, baita Europarekin gerora izango duten harremana onartzeko ere.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea