Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kirola Fiskaltzak hamabi urteko zigorra eskatu du Artxankorentzat, eta hamalaukoa Bizkairentzat

Publizitatea

Kirola

Futbola-Osasuna auzia

Fiskaltzak hamabi urteko zigorra eskatu du Artxankorentzat, eta hamalaukoa Bizkairentzat

Bina urte eskatu ditu, halaber, Betiseko hiru jokalari ohientzat. Hainbat partidatako emaitzak adostea egozten diete.
Miguel Artxanko Osasunako presidente ohia.
Miguel Artxanko Osasunako presidente ohia. V. L. / EFE

2017-03-20 / Imanol Magro Eizmendi

Fiskaltza Osasuna auziaren inguruko bere txostena entregatu du, eta hamabi urteko zigorra eskatu du Miguel Artxanko taldearen presidente ohiarentzat, eta hamalau Angel Bizkai taldeko kudeatzaile ohiarentzat. Auzi horretan 2013-14ko denboraldiko hainbat partidatako emaitza adostu izana egozten zaie akusatuei.

Txuma Peralta zuzendaritzako kide ohiarentzat hamabi urte eskatu ditu, eta 11na Pascual, Purroi eta Bandres zuzendaritzako kide ohientzat. Jordi Figueras, Antonio Amaya eta Xabi Torres Betiseko hiru jokalari ohientzat bina urte eskatu du fiskaltzak, eta 1,95 milioi euroko isuna.

Espainiako Futbol Liga akusazio partikular bezala ageri da auzian, eta hamar urte eskatzen ditu Artxankorentzat. Bizkairentzat, aldiz, ez du zigorrik eskatu. Artxanko ere akusazio bezala ageri da, eta bi urte eskatu ditu Bizkairentzat.

Publizitatea

Sortu kontua
Imanol Magro Eizmendi

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak