Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Bi urte eta erdiko zigorra ezarri diote Bakioko alkate ohiari, prebarikatu eta dokumentuak faltsutzeagatik

Publizitatea

Gizartea

Epaia

Bi urte eta erdiko zigorra ezarri diote Bakioko alkate ohiari, prebarikatu eta dokumentuak faltsutzeagatik

Herrian talasoterapia egiteko obretan izandako gorabeheren harira auzipetu zuten Txomin Renteria.

2017-03-20 / Berria

Espetxe zigorraz gain inhabilitazioa eta hiru hilabetez egunean 20 euro ordaintzera ere zigortu du Bizkaiko Auzitegiak Bakioko alkate izandako Txomin Renteria. Orotara, bi urte eta erdiko espetxealdia ezarri diote alkate ohiari, horietatik urte eta erdi dokumentuak faltsutzeagatik eta urtebete gehiago prebarikazioagatik.

Herrian eraikitzekoa zuten talasoterapia baten lanetan izandako gorabeheren harira auzipetu zuten Renteria. Akusazioaren arabera, lanen adjudikazioa jasotzen zen dokumentuetako data faltsutu zuen eraikuntza enpresak udalari egin beharreko ordainketak atzeratzeko asmoz. Lanak ez ziren inoiz egin, eta enpresak ez zituen ordaindu udalari eman beharreko 471.000 euroak. Auzi saioa hasi berritan Renteriak esan zuen "euro bat ere" ez ziola barkatu eraikitzaileari. Ordea, epaileak frogatutzat eman du delitua.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak