Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Akusazio partikularra, pozik

Publizitatea

Akusazio partikularra, pozik

 

2017-03-20 / Berria

Azkenean, dirua bidegabe erabili zuten pertsonak zigortu egin dituzte", dio Kutxabank auziko akusazio partikularrak zabaldutako oharrak.

LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, EKA eta Euskal Herriko pentsiodunen plataformak osatzen dute akusazio partikularra. Haien abokatuak, Jone Goirizelaiak, hiru urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu zuen Espainiako Gobernuko ordezkari izandako Mikel Cabiecesentzat eta Rafael Alkorta abokatuarentzat, eta bi urte eta hiru hilabetekoa Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernandezentzat.

Ordea, epaileak sei hilabete eta urtebete arteko kartzela zigorrak ezarri dizkie hirurei: urtebetekoa Cabiecesi, eta sei hilabeteoa Alkorta eta Fernandezi. Dena den, gustura da akusazio partikularra, euren helburua zelako Kutxabanken pribatizazio prozesuan egin ziren "gutxi batzuen aldeko tratuak" zigorrik gabe ez geratzea.

Ondorio politikoak

EH Bilduren ustez, hala ere, auzi honek ondorio politikoak behar ditu izan. "Fernandez Kutxabankeko presidente izendatzea EAJ, PSE eta PPren akordio baten ondoren etorri zen. Eta Cabiecesi egindako ordainketek aipatu alderdietako ordezkariek Fernandezi egindako eskaeretan dute jatorria", argudiadu du koalizioak.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea