OROIMEN HISTORIKOA

1937an etxetik kanporatutako andreak omendu ditu Gipuzkoako Aldundiak

Frankistek ia mila lagun egotzi zituzten beren kontrolpeko udalerrietatik.

Berria -

2017ko martxoak 29

1937ko otsailaren 13koa izan zen kanporaketa egunik latzena. 345 zibilek pasatu zuten frankisten eta errepublikanoen arteko muga. 209 pertsona egotzi zituzten frankistek Zumaiatik egun hartan: 68 emakume, 128 haur eta hamahiru gizon. Zarauztik, 63; Getariatik, 24; eta Deba eta Ondarroatik, bana. Eibartik barrena, beste 42 zibil bidali zituzten: 24 Zestoatik; Azkoititik hamazortzi.

Hurrengo egunean, beste 116 pertsona pasarazi zituzten kostaldeko korridoretik. Otsailaren 15ean, astelehena, beste 32. Handik aurrera, frankistek zibilak egozten segitu zuten, baina ez hain multzo handietan. 928 kanporatu —haurrak %55, emakumeak %41,3 eta gizonak %3,7— zerrendatu zituen prentsak otsail beltz hartan. Martxoan, beste 64. Guztira, 992. Hiru herri nabarmentzen dira bereziki: Zumaia (252 egotzi), Ondarroa (157) eta Mutriku (105).

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin die gaur arratsaldean frankistek herritik kanporatu zituzten haur eta emakumeei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna