Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura 'The Eagle Huntress' eta 'Jackson' garaile Giza Eskubideen Zinemaldian

Publizitatea

Kultura

Zinema

'The Eagle Huntress' eta 'Jackson' garaile Giza Eskubideen Zinemaldian

Watu Wote film laburrak jaso du Gazte Epaimahaiaren saria.
'Jackson' filma.
'Jackson' filma. Berria

2017-04-07 / Berria

Jackson (Maisie Crow, AEB) abortuaren gaineko dokumentalak irabazi du Giza Eskubideen Donostiako 15. Zinemaldiko Amnistia Internazional saria, eta The Eagle Huntress (Otto Bell, AEB) filmak, berriz, Ikusleen Saria. Lan hori gizonezkoen lanbide bat eskuratu nahi duen neska nerabe kazakhstandar baten istorioa da. Gaur goizean eman dute palmaresaren berri Josemi Beltran zinema jaialdiko zuzendariak eta epaimahaietako ordezkariek.

Gazte Epaimahaiak, berriz, Watu Wote (Katja Benrath) film laburra saritu du.

Gaur gauean emango dituzte sariak Viktoria Eugenian egingo den ekitaldian. Deepa Mehta zinemagile indiarrak zinemaldiaren saria jasoko du, eta Slava / Glory (Kristina Grozeva, Petar Valcachov) ekoizpen bulgariar-greziarra emango dute.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak