Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Nafarroako Auzitegiak dio Iruñeko istiluak ez direla "terrorismoa"

Publizitatea

Politika

'Errepresioari autodefentsa'

Nafarroako Auzitegiak dio Iruñeko istiluak ez direla "terrorismoa"

Atzera bota du Iruñeko 4. instrukzio auzitegiaren erabakia. Ez du onartu, ordea, gazteak aske uzteko eskaera. Autoa irmoa da.
Atxilotuen aldeko manifestazioa, Errenterian (Gipuzkoa).

2017-04-12 / Hodei Iruretagoiena

Nafarroako Auzitegiarentzat, joan den martxoaren 11n Iruñean gertatutako istiluak ezin dira "terrorismo" delitutzat hartu. Defentsaren apelazio helegitea onartu du auzitegiak, partzialki. "Ez dago inongo erreferentziarik esateko gertaerak erakunde edo talde kriminal baten eraginpean izan zirela, ez baitago inongo erakunderen erreferentzia zehatzik", azaldu dute epaileek.

Iruñeko instrukzio auzitegiaren irizpidearen aurka egin dute erabaki horrekin; izan ere, auzitegi hark "terrorismo" delitutzat jo zituen istiluak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu behar zituela ebatzi zuen. Haren arabera, gertaeren deskribapenak eta Poliziaren txostenak irakurrita, "argi dago erasoen helburua bake publikoa modu larrian" asaldatzea izan zela. Besteak beste, Zigor Kodeko 573 bis artikulua hartu zuten oinarri, eta, ondorioz, Madrilgo auzitegiak bere gain hartu zuen auzia.

Autoa irmoa da

Nafarroako Auzitegia, ordea, ez dago ados horrekin, eta, dauden zantzuak aintzat hartuta, desordena publikotzat jo ditu istiluak. Hau da, onartu du delituak "larriak" direla, baina Zigor Kodeko 557 eta 557 bis artikuluetan kokatu du auzia, desordena publikoei dagokien legedian —gehienez ere sei urte arteko espetxe zigorrerako aukera jasotzen dute artikulu horik—. Ondorioz, auzia Iruñeko instrukzio auzitegian ikertu behar dela ebatzi du, espetxeratutako gazteen abokatuek eskatu bezala. Autoa irmoa da.

Errenteriako (Gipuzkoa) hiru gazte espetxeratu zituzten istilu haien ondoren —beste bat libre utzi zuten, adingabea delako—, eta haiek aske uzteko eskatu zuen gazteen abokatuak, baina eskaera hori atzera bota dute epaileek.

Publizitatea

Sortu kontua
Hodei Iruretagoiena

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak