Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kirola Epaile batek tramiterako onartu du Ogasunak Osasunaren aurka aurkeztutako salaketa

Publizitatea

Kirola

FUTBOLA

Epaile batek tramiterako onartu du Ogasunak Osasunaren aurka aurkeztutako salaketa

2013ko urte fiskalean pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan izandako irregulartasunengatik salatu zuen Nafarroako Ogasunak Iruñeko kluba.
Miguel Artxanko presidente ohia, 2015ean, epaitegitik irteten.
Miguel Artxanko presidente ohia, 2015ean, epaitegitik irteten. Iñigo Uriz / Argazki Press

2017-04-20 / Berria

Iruñeko 4. Instrukzio Auzitegiak tramiterako onartu du Miguel Artxanko, Juan Antonio Pascual, Jose Manuel Purroi, Sancho Bandres Ardanaz, Jesus Manuel Ganuza, Jesus Peralta, Jose Luis Roldan, Angel Bizkai eta Osasuna klubaren beraren aurka aurkeztutako salaketa.

Autoaren aurkako helegitea jar daiteke, Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez. Iruñeko 3. Instruzkio Auzitegia aztertzen ari da Nafarroako Ogasunak klubaren aurka aurkeztutako beste salaketa bat —2010-2013 epeko BEZagatik eta 2010-2012 urteetako PFEZagatik—, baina epaileak azaldu du orain tramiterako onartu duen auzia beste prozedura batean aztertuko dutela.

Epaileak argudiatu du "delitu ezberdinak" direla urte fiskala ere ezberdina delako, eta, beraz, " ez dago arrazoi zehatzik auziak batera ikertzeko". Magistratuak eskatu du txosten bat osa dadila, 2013an Osasunak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan izandako atxikipen eta diru sarrerak aztertzeko.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea