Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Ekonomia Bigarrenean ere, oztopatu dute

Publizitatea

Ekonomia

HEGAZTI GRIPEA

Bigarrenean ere, oztopatu dute

700 herritarrek Poliziak hegaztiak hiltzea eragotzi dute Zuberoan eta Nafarroa Beherean. Bideoa: poliziak eta herritarrak, aurrez aurre (Iparraldeko Hitza).

2017-04-22 / Eneko Etxegarai

Hegazti gripearen aurkako prebentzio neurriengatik, Domintxine (Zuberoa), Barkoxe (Zuberoa) eta Gabadiko (Baxenabarre) hiru etxaldeetan kabalen hiltzeko agindua dago. Hegazti gripearen aurkako prebentzio neurriak direla eta, kabala guztiak hiltzeko agindua daukan eremuan daude hiru etxaldeak, eta, ondorioz, hilik beharko luketela erabakia dute Pirinio Atlantikoetako Prefeturako osasun zerbitzuek.

Hori saihesteko, ordea, etxaldeetan batu dira goizean goizetik ehunka lagun; tartean, hainbat hautetsi. Horien artean dago, esaterako, Mixel Etxebest Mauleko auzapeza. Polizia oldartu egin zaie Gabadin elkartutakoei, eta negar gasa bota die; hala ere, ez dira etxaldera sartu, eta joan egin da Polizia.

Panpi Sainte Marie ELB sindikatuko ordezkariak Euskadi Irratian azaldu duenez, laborarientzat "garaipena" da hainbeste herritar elkartu izana: "Jendeak ulertzen gaitu".

Gaur zortzi zituzten hiltzekoak. Baina etxaldeetara hurbildu zerbitzuak, eta herritar eta hautetsi andana batek —400 bat lagun orotara— bideak itxirik zituztela aurkitu zuten. Kabalak ez direla eri argumentatu zuten, kutsadura arriskurik ez dagoela eta industriala ez den laborantza babestu behar dela.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak