Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Erreferenduma egiteko konpromisoa berretsi du Kataluniako gobernu osoak

Publizitatea

Mundua

KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Erreferenduma egiteko konpromisoa berretsi du Kataluniako gobernu osoak

Gobernuko barne mesfidantzei buruzko zurrumurruak isilarazi nahi izan dituzte PDECatek eta ERCk. CUPek eguna eta galdera jartzeko eskatu du.
Carles Puigdemont, konpromisoa adierazteko manifestua sinatzen.
Carles Puigdemont, konpromisoa adierazteko manifestua sinatzen. / Kataluniako Gobernua

2017-04-22 / Samara Velte

Ez du balio juridikorik, baina mezu politikoa argia da. Kataluniako Gobernu osoak, Carles Puigdemont presidenteak, kontseilari denek eta baita departamentuetako zuzendariek ere, manifestu bat izenpetu dute, erreferendumera deitzeko konpromisoa berresteko.

Generalitatearen egoitzan egin dute izenpetze ekitaldia, 09:45ean. Banan-banan igaro dira goi-karguak dokumentua sinatzera, eta, ondoren, Oriol Junqueras presidenteordeak hartu du hitza. Nabarmendu du "askatasunarekiko maitasuna" dutela kataluniarrek, eta maitasun hori "banakako erabaki nahiz kolektiboekin" gauzatzen dela. Horregatik, azpimarratu du erreferenduma egiteko konpromisoa "bakoitzarena" baina "konpartitua" dela.

Junquerasen esanetan, engaiamendua gobernuarena eta legebiltzarraren gehiengoarena da, eta, beraz, "guztiz zilegi" da. Francesc Macia Kataluniako presidente izandakoaren hitzekin amaitu du hitzaldia: "Kataluniarrok, bakoitza bere lekuan eta Katalunia denon bihotzean".

Puigdemontek hartu du hiza hurrena: "Gaur, autogobernua mugatzeko mehatxuen gainetik, gobernuak konpromisoa hartzen du erreferendumera deitzeko eta hura antolatu eta gauzatzeko". Esan du gobernua "tresna" bat dela kataluniarrek beren etorkizuna erabakitzeko.

Ekitaldi horrekin, atzean utzi nahi izan dituzte azken asteetan PDeCat eta ERCren artean izandako desadostasunak.

Publizitatea

Sortu kontua
Samara Velte

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak