Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kultura Kirmen Uribek irabazi du 2016ko 111 Akademiaren Saria

Publizitatea

Kultura

LITERATURA

Kirmen Uribek irabazi du 2016ko 111 Akademiaren Saria

Idazleak maiatzaren 11n jasoko du 111 Akademiaren Saria, Andoainen.
Kirmen Uribe.
Kirmen Uribe. Jon Urbe / Argazki Press

2017-04-21 / Berria

111 Akademiako kideek hautatu eta izendatuta, Kirmen Uribek idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Elkarrekin esnatzeko ordua eleberriak jasoko du 2016ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 17an amaitu dena.

Lehenengo txandan, 2016an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 197 akademiakideei, eta lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Hirugarren eta azken txandan Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eta Pello Lizarralderen Elur bustia izan ziren bi finalistak, eta Uriberen lana izan da garaile.

Maiatzaren 11n ospatuko da 2016ko 111 Akademiaren Saria emateko ekitaldia, Andoaingo Bastero kulturgunean, 19:30ean.

Espioitza, klandestinitatea, tortura, kartzela, heriotza, exilioa... familia baten bizipenak jasoz, kronika nobelatua osatu du idazleak.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak