Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Absolbitu egin dituzte kalean saltzeagatik Iruñean epaitutako bi senegaldarrak

Publizitatea

Gizartea

Arrazakeria

Absolbitu egin dituzte kalean saltzeagatik Iruñean epaitutako bi senegaldarrak

1.500 euroko isuna eskatu zuen fiskalak Bilbon bizi diren bi kale saltzaileen aurka. Erabakia txalotu du SOS Arrazakeria elkarteak.
Absolbitu dituzten bi kale saltzaile senegaldarrak, SOS Arrazakeria elkarteko kideekin batera.
Absolbitu dituzten bi kale saltzaile senegaldarrak, SOS Arrazakeria elkarteko kideekin batera. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

2017-04-21 / BERRIA

Iragan martxoaren 31n deitu zituzten Bilbon bizi diren bi kaleko saltzaileak Nafarroako auzitegira. 2013. urtean, Lizarrako jaietan izan ziren, eta han atzeman zituen Poliziak. Apirilaren 7an epaitu zituzten Iruñean, eta SOS Arrazakeria elkarteak elkarretaratzea egin zuen, migratzaileen eskubideak aldarrikatzeko.

1.500 euroko isuna eskatu zuen fiskalak saltzaile bakoitzarentzat, baina epaileak absolbitu egin zituen atzo.

Kaleko saltzaileen aurkako "jazarpena" salatu du behin eta berriz SOS Arrazakeriak, hain zuzen ere, eta, senegaldarren aurkako epaiketa dela-eta, babesa eta elkartasuna agertu nahi izan die erakunde horrek karrikan aurrera egiten ahalegintzen diren langile guztiei. Duela astebeteko elkarretaratzean, argi utzi zuten tokikoak bertakoak eta kanpokoak, denak direla langile, eta, ondorioz, langile borrokatzat jo zuten karrikako saltzaileen aldeko aldarria ere.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak