Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Ohorezko hobiratzea egin diote Sanjurjori Espainian

Publizitatea

Gizartea

OROIMEN HISTORIKOA

Ohorezko hobiratzea egin diote Sanjurjori Espainian

Martxoaren 23an lurperatu zuten militar kolpista, Melillan, Espainiako armadaren panteoi batean. Azalpenak eskatu ditu EH Bilduk Madrilen.
Jose Sanjurjo lurperatu duten panteoi militarrra, Melillan. /
Jose Sanjurjo lurperatu duten panteoi militarrra, Melillan. / F. G. Guerrero, EFE

2017-04-22 / Ion Orzaiz

1936ko gerra hasi zuten kolpisten buruzagietako bat izan zen Jose Sanjurjo iruindarra. Iruñeko Erorien Monumentuko kriptan zegoen lurperatuta, baina handik atera zuten iazko azaroan. Isilpean egin zuten prozesua, Iruñeko Artzapezpikutzak eta udalak sinatutako akordioa errespetatu ahal izateko.

Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, Melillan lurperatu zuten Sanjurjo, eta bertan izan ziren hiriko hainbat agintari; besteak beste, Juan Jose Imbroda hiri autonomoko presidente eta Espainiako senataria. Siempre p'alante aldizkari karlistak argitaratu duenez, "bere mailari zegozkion ohoreekin" lurperatu zuten.

Horren harira, senatuan galdera ugari erregistratu ditu Jon Iñarritu senatariak. Besteak beste, Espainiako Gobernuari galdetu dio ea baieztatzen duen zabaldutako informazioa, nork antolatu zuen Sanjurjoren arrastoak Melillara eraman izana eta zein kostu izan zuen, zeinek hartu zuen parte haren aldeko omenaldian eta gobernuak Sanjurjo "heroitzat" duen.

Iñarrituren galderei erantzun die Melillako Komandantziak eta zehaztu du ekitaldia "pribatua eta intimoa" izan zela, "ohore militarrik gabea". Buruzagitzak oharrean adierazten duenez, panteoi militar batean lurperatu zuten Sanjurjoren gorpua, familiak hala eskatuta. "Melillako komandante izan zela eta San Fernandoren ordenako bi gurutzeren jabe zela kontuan izanik, onartu egin zen hileta Melillako udal hilerrian egiteko eskaria", dio oharrak. Bestalde, armadako unitaterik egon ez zen arren, hiletan bai hartu zuen parte hiriko komandante nagusiak, eta armadako ordezkaritza batek.

Emilio Mola buruzagi frankistarekin eta Pedro Martinez Chasco, Jaime Munarriz Escondrillas, Severiano Arregi Olalkiaga eta Joaquin Sota reketeekin batera zegoen Sanjurjo Iruñeko Erorien Monumentuan.

Publizitatea

Sortu kontua
Ion Orzaiz

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak