Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Ibon Iparragirreren egoeraz ohartarazi du Torturaren Aurkako Mundu Erakundeak

Publizitatea

Politika

Euskal presoak

Ibon Iparragirreren egoeraz ohartarazi du Torturaren Aurkako Mundu Erakundeak

Gutun bat helarazi die Espainiako Barne ministroari, Espetxe Zaintzako epaileari eta Espainiako arartekoari.
Ibon Iparragirreren anaia eta ama Eusko Legebiltzarrean eginiko agerraldi batean, 2014ko maiatzean
Ibon Iparragirreren anaia eta ama Eusko Legebiltzarrean eginiko agerraldi batean, 2014ko maiatzean / Raul Bogajo (Argazki Press)

2017-04-21 / Berria

Gaixotasun larriak dituzten presoen inguruan nazioarteko legediak jasotzen duena gogoratu dio OMCT erakundeak Espainiako Estatuari. Ibon Iparragirrek hiesa dauka eta Alcala Mecoko espetxean dago (Madril).

Zehazki, gaixotasun horri buruz Europako Batzordeak 2015ean kaleratutako ebazpen bat aipatzen du erakundeak bere gutunean. Horren arabera, estatuek eritasun hori duten presoei aukera eman behar diete askatasun eskaera galdegiteko arrazoi humanitarioengatik.

Gutuna jaso dute Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak, Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak eta Soledad Becerril Espainiako arartekoak.

Espainiako arartekoak OMCTri jakinarazi dio Espetxe Erakundeetako idazkariari Anjel Yusteri eskatu diola aztertzeko Iparragarriren egoera eta bere espetxe egoera aldatzeko aukera.

OMCT erakundeak 300dik gora gobernuz kanpoko erakunde biltzen dituen, Genevan du egoitza eta, besteak beste, NBE Nazio Batuetarako eta nazioarteko beste instituzio batzuentzako txostenak egiten ditu.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak