Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Absolbitu egin dituzte presoen aldeko brindis bategatik auzipetutako tafallarrak

Publizitatea

Politika

Epaiketa

Absolbitu egin dituzte presoen aldeko brindis bategatik auzipetutako tafallarrak

Epaian, nabarmendu dute ez dela delitua presoen etxeratzeko eskatzea. Fiskaltzak bi urte eta bi urte eta erdiko kartzela zigorrak eta bederatzi urteko inhabilitazioa eskatu zuen Gorka Labat, Oier Araiz eta Fernando Sotorentzat.
Hiru auzipetuen alde egindako manifestazio bat. /
Hiru auzipetuen alde egindako manifestazio bat. / Jagoba Manterola, Argazki Press

2017-04-21 / Berria

Espainiako Auzitegi Nazionaleko 4. Zigor Salako epaileen iritziz, fiskaltzak Tafallako hiru gazteen aurka aurkeztutako frogak –bi guardia zibilen testigantzak eta haiek argitze agirian idatzitakoak– ez dira nahikoak auzipetuak zigortzeko. Horretaz gain, epaiak dioenez, ez da "inolaz ere " delitu "preso dauden ETAko kideen gerturatzea edo haien amnistia eskatzea". Hala, hiru gazteak absolbitu egin ditu Auzitegi Nazionalak.

Gorka Labat, Oier Araiz eta Fernando Soto martxoan epaitu zituzten, "terrorismoa goratzea" egotzita. Arrazoia, herriko jaien hasieran brindisa egin izana, urtero bezala, euskal presoen eta haien senitartekoen elkartasunez.

Fiskaltzak bi urte eta bi urte eta erdiz kartzelatzea eta hiru urtez baldintzapean aske egotea eskatu zuen hirurentzat. Baita bederatzi urteko inhabilitazioa eta 4.200 euroko isuna ere.

Akusazioak lekuko gisa aurkeztutako guardia zibilen arabera, Labatek, Araizek eta Sotok presoen aldeko kartelak eraman eta haien aldeko brindisean hartu zuten parte.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak