Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Ertzaintza Errekaleorren da, eta argindarra moztu du

Publizitatea

Gizartea

GIZARTEA

Ertzaintza Errekaleorren da, eta argindarra moztu du

Bi pertsona atxilotu ditu Poliziak, eta auzoa babestera dei egin dute. Manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean. Bideoa albistearen barruan.
Jendea eta Ertzaintza aurrez aurre Errekaleorren. /
Jendea eta Ertzaintza aurrez aurre Errekaleorren. / Juanan Ruiz, Argazki Press

2017-05-18 / Berria

Bideoa: Errekaleor gaur goizean. (Gorka Rubio, Argazki Press).

2013ko irailean, unibertsitateko hamar ikasle sartu ziren Gasteizko Errekaleor auzoko 26. zenbakian. 32 atarietik 24 daude okupatuta, eta 130 pertsona bizi dira bertan, bizikidetza proiektu baten alde lan egiten.

Goizean goiz zabaldu dute bertaratzeko deia, Ertzaintza joateko eta argindarra mozteko mehatxua jasoa zutela eta. Jaurlaritzako Industria Sailaren ekimenez joan da Polizia, Iberdrolako teknikariak argindarra moztera zihoazela eta.

10:15 aldera joan dira hainbat polizia, eta dozenaka gazte batu dira bertan. Horiek mugiarazten hasi da Ertzaintza, eta, Errekaleor Bizirik taldeak jakinarazi duenez, gutxienez bi pertsona hartu dituzte atxilo. #ArgiIbiliErreka traolaren bidez ari dira zabaltzen gertatzen ari denaren berri.

EH Bilduk eta Ahal Dugu-k kontuak eskatu dituzte. "Gertartzen ari den hau justifikaezina da", esan du Ahal Dugu-k. Besteak beste, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak salatu duenez, Ertzaintzak kazetari eta hautetsiei galarazi egin die auzora gerturatzea. Hala Bedi irratiak zabaldu duenez, bere kazetari bati sakelako telefonoa apurtu dio ertzain batek. Prentsa kreditazioa erakutsi dio hark, baina poliziak kendu egin dio.

2016ko martxoaren 17tik Errekaleorko etxebizitza guztien jabe da 21 Zabalgunea, udal hirigintza agentzia. Egun hartan, jatorrizko azken bi bizilagunek etxebizitza saldu zioten agentziari. Besteak beste, auzibide bat irekita dago 2013an 26. atarian sartu zirenen aurka.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak