Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Pintaketak egin dituzte trenak harrapatutako ekintzailearen alde

Publizitatea

Gizartea

'MOZAL LEGEA'

Pintaketak egin dituzte trenak harrapatutako ekintzailearen alde

Mozal legea salatu dute, besteak beste, Bedian eta Donostian. Bideoa: Donostiako margoketa (@ErnaiAntiguo).

2017-05-19 / Berria

Joan den astean gertatu zen ezbeharra; pintaketak egiten ari zen talde bat Usurbilen, eta kide bat aurrean ipini zen, trena ez abiatzeko. Aurrera jo zuen trenak, eta larri zauritu zuen.

Harrezkero, hainbat elkarretaratze egin dituzte haren alde. Azken orduetan, berriz, pintaketak egin dituzte bi garraiotan; bart, Donostiako Antigua auzoan, autobus batean idatzi dute: "EAJ Mozal Legerik ez, eutsi gogor Martin". Bestalde, Ernaik bideo bat sareratu du, erakutsiz tren batean egin dituztela pintaketak, Bedian.

Donostiako pintaketarekin kexu azaldu da EAJ. Twitterren zabaldutako mezu batean, salatu du autobusa "denona" dela eta, beraz, "konponketa" ere "denek" ordaintzen dutela: Hau da ezker abertzalearen gazteriak egiten duena".

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak