Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Errenteriako lau alkatek bat egin dute, "neurrian" epai ditzaten Iruñeko istiluengatik espetxeratutako gazteak

Publizitatea

Politika

POLITIKA

Errenteriako lau alkatek bat egin dute, "neurrian" epai ditzaten Iruñeko istiluengatik espetxeratutako gazteak

EH Bildu, HB eta PSEko lau alkatek eskatu dute "jurisdikzio arruntaren" bidez epaitzeko gazteak. Bideoa: alkateen adierazpena (Oarso Bidasoko Hitza).

2017-05-19 / Berria

Errenteriako hiru gazte daude espetxeratuta, Iruñean martxoaren 11n izandako istiluen harira. Terrorismo delituak egotzi dizkie Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak, baina, hirurak "neurrian" epaitu ditzatela eskatzeko, agerraldi bateratua egin dute Errenteriako lau alkatek: EH Bilduko Julen Mendozak, HBko Sabin Olaizolak eta PSEko Adrian Lopezek eta Juan Carlos Merinok.

Azpimarratu dutenez, "kontuan hartuta euskal gizartearen egungo testuingurua, jurisdikzio arruntak epaitu beharko luke" auzia, ez Auzitegi Nazionalak, "horrek askatasun gabetzearen inguruan izango lituzkeen ondorioekin".

Iruñeko instrukzioko laugarren auzitegiak "desordena publikoak eta terrorismoa" egotzi zizkien atxilotutako lau gazteei —horietako bat aske utzi zuten, adingabea delako—, Zigor Kodeko 573 bis artikulua oinarri hartuta. Apirilaren 12an, ordea, Nafarroako Lurralde Auzitegiak ebatzi zuen Iruñeko istiluek ez dituztela betetzen hor aipatzen diren baldintzak. Besteak beste, azaldu zuten ez dagoela "inongo erreferentziarik gertaerak erakunde edo talde kriminal baten eraginpean izan zirela esateko".

Hala, Zigor Kodeko 557 eta 557 bis artikuluetan kokatu zuten auzia —desordena publikoa arautzen da hor—, gertaerak "larriak" direla esan arren —sei urte arteko zigorrak aurreikusten ditu legeak—. Lamelak, ordea, berretsi zuen Auzitegi Nazionalari dagokiola auzia.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak