Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Bizigiro Harremanak estutuz

Publizitatea

Bizigiro

Bihar 'Berria'-n

Harremanak estutuz

Adin askoko jendearen arteko loturak sortu eta sendotzen dituzten proiektu ugari daude Euskal Herrian. Belaunaldien arteko zubiak eraikitzea eta transmisioa sustatzea dute helburu denek.
Amonak eta aitonak euren lanbideei buruz hitz egitera joan ohi dira Vianako ikastolara.
Amonak eta aitonak euren lanbideei buruz hitz egitera joan ohi dira Vianako ikastolara. / Erentzun Ikastola

2017-05-19 / Nagore Etxeberria

Gaztetxoak eta helduak elkartu eta elkarren artean harreman bat sortzea ahalbidetzen duten proiektuak ugarituz doaz. Helburu antzekoarekin jartzen dira abian: belaunaldien arteko harremanak sustatzea, transmisioa indartzea, esperientziak partekatzea eta elkar laguntzea. Halako proiektuen adibide ugari topa daitezke Euskal Herrian. Besteak beste, Vianako ikastola (Nafarroa), Dimako Herri Ikastetxea (Bizkaia) eta Ibarrako Uzturpe ikastola (Gipuzkoa) halako proiektu baten parte dira. Helduek zein gaztetxoek pozik hartzen dituzte topaketa horiek, eta oso aberasgarritzat dituzte. Proiektuak onurak baino ez dakartzala uste dute hiru ikastetxetako irakasleek, eta argi dute: ahal duten neurrian, ekinean jarraitzeko asmoa dute.

Belaunaldiak josten laguntzeko proiektuen inguruko erreportajea argitaratuko du bihar BERRIAk, Bizigiro gehigarrian. Vianako, Dimako eta Ibarrako kasuak aipatuko dira.

Transmisio kontuez gain, itsaskien jaia ere gogora ekarriko da. Izan ere, Maris Galicia itsaskiaren jaia egiten ari dira egunotan Donostian. Galiziako gastronomia eta kultura eramango ditu jaiak Gipuzkoako hiriburura. Bizkaiko hiriburuan, berriz, bertsotrikikalejira izango da bihar. Hor Dago Abante Bilboko konpartsak 1993an egin zuen lehen bertsotrikikalejira. Ekitaldi hura gogora ekarriko dute Zazpikaleetan.

Eta zinema atalean, pirata kontuak izango ditu mintzagai Gontzal Agotek. Sei urteren ostean, piratek hartuko dituzte zinemako pantaila handiak. Pirates of the Caribbean: Dead Men Tell no tales filma estreinatuko da asteazkenean Ipar Euskal Herriko aretoetan, eta, ostiralean, Hego Euskal Herrian. Karibeko piraten bosgarren filma izango da.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak