Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Errekaleor "suntsitzeko" asmoa azaldu du Urtaranek

Publizitatea

Gizartea

ERREKALEOR

Errekaleor "suntsitzeko" asmoa azaldu du Urtaranek

Gasteizko alkateak esan du herritarren segurtasuna bermatzeko egin zutela atzoko operazioa.
Ertzaintza eta dozenaka herritar aurrez aurre, ostegunean, Errekaleorren.
Ertzaintza eta dozenaka herritar aurrez aurre, ostegunean, Errekaleorren. Juanan Ruiz / Argazki Press

2017-05-19 / Berria

Ostegunean joan zen Ertzaintza Errekaleor auzo okupatura; argindarra moztu zuten, eta hiru lagun atxilotu. Biharamunean, gaiaz hitz egin du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.

Auzoa "suntsitzeko" asmoa adierazi du Urtaranek, etxeak dauden tokian baratze ekologikoak egiteko. Argindarra moztu izana "egokia eta zuzena" iruditu zitzaion, eta gogora ekarri du 2015ean sute bat piztu zela etxeetako batean. Hortaz, azpimarratu du segurtasun arrazoiak direla medio moztu dutela argindarra.

Ez du aurreratu bizilagunak ateraraziko dituzten, eta, hala eginez gero, noiz gertatuko den hori. Edonola, ziurtatu du ez duela atzera egiteko asmorik, eta PPren aurreko gobernuari egin dio kritika, "beste alde batera" begiratu zuelakoan.

Urtaranek nabarmendu du Errekaleorren bizi direnak hiriko beste leku batzuetan birkokatzen saiatu dela udala: "Beren DNAren parte da administrazioekin ezer ez negoziatzea".

Duela hiru urte abiatu zuten auzoa suspertzeko egitasmoa, eta jada 130 bat lagun bizi dira han. Osteguneko irudiak:

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak