Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea 160 tximino akabatu dituzte Baionatik gertu, gizakientzako arriskutsua den birus bat zutelako

Publizitatea

Gizartea

Osasuna

160 tximino akabatu dituzte Baionatik gertu, gizakientzako arriskutsua den birus bat zutelako

Lapurdiko hiriburutik 13 kilometrora dagoen Labenne (Landak, Okzitania) herriko animalia parke batean zeuden Javako makakoak. Pertsonaren bati kosk eginez gero, arrisku neurologiko larria eragin ziezaieketen, agintarien arabera.

2017-05-19 / Edu Lartzanguren

Urtebete zeraman itxita La Pinede des Singes parkeak, lege arazo bat dela eta. Oso ezaguna da Landetako Labenne, Hossegor edo Vieux Boucau bisitatu dituztenen artean. Prefetak hartu du tximinoak hiltzeko erabakia, azterketek erakutsi dutelako animaliok MaHV1 birusa zutela. Birus horrek herpes gaitzaren mota bat eragin diezaieke gizakiei, "arrisku neurologiko larriak" dakartzana, agintarien arabera.

Sud Ouest egunkariak zabaldu duenez, tximinoak baldintza txarretan zituzten parkean. "Berogailurik gabeko edukiontziak" aipatu dituzte. Poliziak itxia izan du parkerako sarbidea 07:00etatik.

Publizitatea

Sortu kontua
Edu Lartzanguren

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak