Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kirola Gaviria, aurkaririk gabe

Publizitatea

Kirola

Txirrindularitza -Italiako Giroa

Gaviria, aurkaririk gabe

Giroko laugarren etapa garaipena lortu du. Helmugatik 200 metrotara zortzigarren zen tropelean eta hala ere eroso irabazi du esprinta.
Fernando Gaviria, helmugan sartzen.
Fernando Gaviria, helmugan sartzen. Alessandro Di Meo / EFE

2017-05-19 / Imanol Magro Eizmendi

Fernando Gaviria (Quick Step) nahierara ari da Italiako Giroko esprintetan. Hura da tropeleko bizkorrena, eta gaur laugarren etapa garaipena lortu du Reggio Emilian. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon eta Tom Dumoulinek (Sunweb) jarraitzen du lider.

Esprinterrek gaur zuten azken aukera, eta Gaviriak ondo baliatu du. Erakustaldia emanda gainera. Esprintean atzean sartu da kolonbiarra. Helmugarako 400 metro falta zirenean hamabigarren txirrindularia zen, eta 200 aurrerago zortzigarren. Zazpiko multzoa zuen aurretik, eta eskuin aldetik igaro ditu denak. Garaipena ospatzeko beta ere eman dio, ikusgarria. Bigarren Sam Bennett (Bora) izan da eta hirugarren Jasper Stuyven (Trek).

Etapa lauetan ohiko denez, eguneko ihesaldia egon zen. Pavel Brutt (Gazprom), Vincenzo Albanese (Bardiani) eta Matek Mohoric (UAE) sartu ziren. Etapa hasieran ihes egin eta helmugatik 22 kilometrotara harrapatu zituzten.

Publizitatea

Sortu kontua
Imanol Magro Eizmendi

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak