ZUBIETAKO ERRAUSTE PLANTA

Auto ilarak sortu dituzte N-1ean, erraustegiaren aurka protesta egiteko

Mobilizazioa antolatu dute larunbaterako, Zubietan.

Auto-ilarak N-Iean.
Auto-ilarak N-Iean. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Berria -

2017ko maiatzak 25

Errausketaren Aurkako Eguna egingo dute Zubietan datorren larunbatean, bertan eraikitzekoak diren errauste plantaren aurka. Arratsaldean, ordea, Gipuzkoa Zutik plataformak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak Barraskilo operazio esan diotena antolatu dute; Belartzatik irten dira hainbat auto, eta ilarak sortu dituzte errepidean.

Duela bi aste jarri zuten erraustegiaren lehen harria, protesta artean.