Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea McDonald’s jatetxe katearen politiken aurka, herri bazkaria

Publizitatea

Gizartea

Gizartea

McDonald’s jatetxe katearen politiken aurka, herri bazkaria

‘Guk elikadura burujabetza’ lelopean, Aitzina gazte antolakundeak ekintza bat egin du Hendaiako McDonald’s jatetxean.

2017-06-17 / Nora Arbelbide Lete

Jatetxera sartu, eta Aitzinako gazte berek tokiko elikadurekin prestatu bazkaria jaten hasi dira; han zeuden bezeroei eta langileei pintxoak proposatu dizkiete; jatetxeko teilatutik Guk elikadura burujabetza dakarren banderola eratu dute.

 

 

Urepeleko gasna, Arberatzeko xingarra edo Aldudetako patea izan dira banatu produktuetako batzuk.  “Laborarien eskubideak defendatu behar ditugu egunerokoan, multinazionalen ororen gainetik” azaldu du Aitzinako bozeramaile  Aitor Servierrek ekintza bururatzerakoan. Bestelako laborantza eredu bat aldarrikatzen dute: “Erosleon esku da hein handi batean aldaketa horiek bultzatzea. McDonald’s-era etorri ordez bertako produktuak erosiz, bertako laborariak bultzatuz”. Laborantza politikak “Euskal Herritik Euskal Herrira pentsatu behar” direla gaineratu du, “eta ez multinazional edo agroelikadura enpresa handien interesen arabera”. 

Bazkaria amaitu ostean, alde egin dute jatetxetik. Hango nagusiak esan die ez diola Poliziari deituko eta ezta salaketarik jarriko ere.

Publizitatea

Sortu kontua
Nora Arbelbide Lete

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak