Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Eguraldi bikainarekin ospatu dute Araba Euskaraz, Bastidan

Publizitatea

Gizartea

Hezkuntza

Eguraldi bikainarekin ospatu dute Araba Euskaraz, Bastidan

Ordezkari instituzionalak, alderdietakoak eta milaka herritar elkartu dira Arabako ikastolen jaian. Wow! lelopean festa egun betea ospatu dute.
Irekiera ekitaldiko une bat. /
Irekiera ekitaldiko une bat. / @arabaeuskaraz

2017-06-18 / Berria

Hezkuntza eredu berriei eusteko erronka dute Bastidako ikastolan, eta horretarako baliatuko dute Araba Euskaraz jaian lortutako dirua.

Hiru gunetan antolatu dute horretarako ibilbidea, espazioa irudikatzeko asmoz. Esnebidea, Andromeda eta Prometheus izenak jarri dizkiote guneei. “Espazioa biraka dabil etengabe, eta ez da inoiz geratzen, ikastolaren filosofia bezala".

Gune horiek lotzen dituzten ibilbidean instituzio eta alderdietako hainbat ordezkari elkartu dira. Cristina Uriarte hezkuntza sailburua han da esate baterako, baita Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun nagusia ere, eta baita EH Bilduko eta EAJko ordezkariak ere. Ohi bezala, irekiera ekitaldia 10:00etan egin dute ikastolako ikasleen parte hartzearekin, eta gero, ibilbideari buelta ematera abiatu dira agintariak.

Ikastolen elkarteak egunaren balorazio baikorra egin du: "Araba Euskarazek euskararen jai handi bat eraman du Arabar Errioxara, eta nota altuarekin gainditu du proba" . Bastidak Argantzoni eman dio lekukoa, datorren urteko jaia prestatzeko.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak