Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Jada 154.374 botoemaile, 166 udalerritan

Publizitatea

Politika

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Jada 154.374 botoemaile, 166 udalerritan

7.784 herritarrek hartu dute parte Bortzirietan, Sakanan, Mendialdean, Imotzen eta Basaburuan antolatutako galdeketetan (%28,73).
Hautetsontzia botopaperez beteta, Leitzan. /
Hautetsontzia botopaperez beteta, Leitzan. / Idoia Zabaleta, Argazki Press

2017-06-19 / Jon O. Urain

2014an, Etxarri Aranatzen eta Arrankudiagan ekin zioten estatus politikoari buruzko galdeketak antolatzeari, eta, bide horretara batu dira gero eta herritar gehiago 2016tik aurrera. Batez beste, orain arteko olatuen tankerakoa izan da Nafarroako aurrenekoa ere. Sorta denak ibili dira %24 eta %30 artean, eta joera horri segida eman dio Nafarroako sortak; %28,73 joan dira bozkatzera (jarraitu irakurtzen, maparen ondoren).

Iazko ekainaren 5eko sortan —Azpeitia, Goierri, Debagoiena, Ispaster; 125.633 laguneko errolda— %29,36 izan zen partaidetza. Aurtengo martxoaren 19koan —Astigarraga, Hernani, Larrabetzu, Oiartzualdea, Tolosaldea; 124.274ko errolda—, %24,83. Eta joan den apirilaren 2koan —Busturialdea, Arrigorriaga; 47.029ko errolda—, %28,25.

Maiatzaren 7koa izan da orain arteko galdeketa sorta jendetsuena; 247.812 herritarrek zuten bozkatzeko aukera, eta %25,52koa izan zen parte hartzea, 63.237 herritarrek botoa emanda.

"Ahaldundu egin gara"

Egunaren balorazioa egin du Gure Esku Dago-k: "Herriz herri antolatu gara, galdeketaren aldeko indarrak bildu ditugu, herritarrei galdetu diegu eta sinaduren bidez gutxieneko atxikimenduak bildu ditugu, atxikimendu anitzak bildu ditugu, mintegiak eta tailerrak egin ditugu galdera adosteko… prozesu parte-hartzaile eta bateratzailea egin dugu galdeketara iristeko, eta gaur, hamaika boluntarioren laguntzarekin, herri galdeketak posible egin ditugu". 

Dinamikak nabarmendu duenez, erakutsi dute "Nafarroan ere badela borondate eta konpromisorik erabakiaren bideari ekiteko. Ezina ekinez egiten delako". Datozen hilabeteetan lanean jarraitzeko asmoa adierazi du, "borondateak ehunduz, adostasunetan sakonduz eta herritarrak ahaldunduz, Euskal Herrian erabakia gauzatu arte, libre eta demokratikoki".

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak