Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Bikotekideari labana batekin eraso egitea egotzita Burlatan atxilotutako gizona kartzelan sartu dute

Publizitatea

Gizartea

Indarkeria matxista

Bikotekideari labana batekin eraso egitea egotzita Burlatan atxilotutako gizona kartzelan sartu dute

Biktima 62 urteko andrazko bat da; lepoan ebaki bat du, eta erietxera eraman behar izan dute artatzera.

2017-06-19 / Arantxa Iraola

Igande goizaldean jazo zen; Burlatako udaltzainek larrialdi zerbitzuen dei bat jaso zuten, eta horren bidez jakin zuten eztabaida bat izan zutela andre batek eta gizon batek, eta emakumea zaurituta zegoela. Berehala atxilotu zuten gizona; emakumeari lepoan ebaki bat egitea egotzi zioten. Zabaldu dute bikote harremana hasi berria zutela biek. Andrea, 62 urtekoa, Iruñera eraman behar izan zuten, hango ospitaletegira, arta zezaten.

Foruzainen esku geratu zen gizona, eta haiekin egon da gaur epailearen aurrean deklaratu arte. Atxilotuaren lekukotasuna jaso, eta kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak.

Publizitatea

Sortu kontua
Arantxa Iraola

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak