Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Donostian 8.000 sinadura bildu nahi dituzte udazkenean, galdeketa prozesuari babesarekin ekiteko

Publizitatea

Politika

herri galdeketak

Donostian 8.000 sinadura bildu nahi dituzte udazkenean, galdeketa prozesuari babesarekin ekiteko

Datorren urtean kontsulta bat egiteko lantalde bat sortu dute. Aurkezpena egin dute Koldo Mitxelenan.
Donostiako galdeketaren talde sustatzaileak gaur arratsaldean Koldo Mitxelenan egin duen aurkezpeneko irudi bat.
Donostiako galdeketaren talde sustatzaileak gaur arratsaldean Koldo Mitxelenan egin duen aurkezpeneko irudi bat.

2017-06-19 / Enekoitz Esnaola

Donostian ere galdeketa egin nahi dute, eta arratsaldean Koldo Mitxelena kulturunean jakinarazi dute horretarako lantalde bat sortu dutela. "Argi dugu: igerilekua ez dago hutsik. Ura dago. Donostian, oro har, erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera sumatzen dugu", esan dute aurkezpenean Maite Bidarte eta Edurne Garmendia taldeko ordezkariek. Badira hilabete batzuk lagun batzuk lanean hasi zirela, eragileekin bilerak egin dituzte, eta "oso onak" izan dira jasotako iritziak. 8.000 sinadura bildu nahi dituzte udazkenean prozesuari ekiteko.

Datozen asteetan galdeketaren egitasmoa gizarteratu egin nahi dute, Aste Nagusian "zerbait berezia" egiteko asmoa daukate, auzoetan taldeak sortu nahi dituzte, eta azaroan ekingo liokete kontsulta deitzeko sinadura kanpainari. Gure Esku Dago-ren protokoloak zehazten duenaren arabera, boto eskubidea duten donostiarren %2k galdeketaren alde sinatu beharko lukete prozesua gutxieneko babesarekin hasteko, baina %5eko gutxienekoa jarri dute eurek xede gisa. Alegia, zortzi mila sinadurakoa. "Donostiako Hiri Kontsulten araudiko baldintza berak izan nahi ditugu. Beraz, %5era iritsi beharko ginateke; zortzi mila sinadura ingurura". Kopuru horretara helduz gero, galdera adosteko prozesu bat abiatuko dute 2018ko maiatza-ekaina bitartean, eta gero galdeketaren eguna zehaztuko lukete.

Bidartek eta Garmendiak aitortu dute helburu handia jarri dutela, baina baikor dira. "Donostiak saretzeko eta parte hartzeko ohitura handia dauka. Gure hiriarekin edo auzoarekin zerikusia duten ekinbideetan parte hartzeko ohitura dugula ukaezina da".

Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko bozeramailea ere egon da aurkezpenean. "Donostian galdeketa egitea zuen esku dago eta zuek erabakiko duzue aurrera jo ala ez", esan die aretoan zeuden ehunen bat lagunei. "Erabakitzeko prozesuan zehar asko ikasi dugu eta ibilbideak aberasten gaituela ikasi dugu. Demokrazian sakontzen duen herria kohesionatu egiten da, jendarte bezala heldutasunera iristen da".

Publizitatea

Sortu kontua
Enekoitz Esnaola

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak