Euskara

TripAdvisor ez da euskaldunentzat

Ez ditu argitaratzen euskaraz idatzitako testuak, euskara ez baitago webgunerako onartutako hizkuntzen artean. Bidaiei buruzko webgunean Euskal Herriari buruz hitz egin daiteke, baldin eta ez bada euskaraz egiten.

Berria -

2017ko ekainak 20

27 hizkuntza onartzen ditu TripAdvisor atariak, baina bat gehiago ere ez. Alemana, arabiera, txekiera, koreera, txinera, daniera, gaztelania, eslovakiera, finlandiera, frantsesa, greziera, hebreera, hungariera, nederlandera, indonesiera, ingelesa, italiera, japoniera, norvegiera, poloniera, portugesa, errusiera, serbiera, suediera, thailandiera, turkiera eta vietnamera. Hizkuntza horietako testuak onartzen ditu, baina euskarazkorik ez.

Txema Ibarburu erabiltzaileak salatu du webguneak ez duela argitaratu berak euskaraz idatzitako iruzkin bat. Remigio jatetxeari buruz egindako iruzkina bidali zuen hark webgunera, baina hango editoreek jakinarazi zioten ezin zutela argitaratu, ez zegoelako TripAdvisorrek onartutako hizkuntzetakoren batean idatzita. Eta onartutako hizkuntzen zerrenda bidali zioten.

Ibarburu ez da isilik gelditu, eta webguneari erantzun dio esanez ez duela ulertzen ez onartzea iruzkinak "Europan bizirik dagoen hizkuntza zaharrenean".

Ez da TripAdvisorrek euskara erabiltzea galarazten duten aurreneko aldia. Atarian bertan ageri da martxoaren 17an Joseba Santxok idatzitako harridura oharra ere. Getxoko Jolastoki jatetxeari buruz idatzitako iruzkina ez zioten argitaratu, hura ere euskaraz zegoelako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
S: