Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea "Ezin duzu beste aldera begiratu behin egoera ezagututa"

Publizitatea

Gizartea

Javi Seco

"Ezin duzu beste aldera begiratu behin egoera ezagututa"

Bizkaitik ehun pertsona inguru abiatuko dira gaur Melillara, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak antolatutako karabanan. Bidaiak 22ra arte iraungo du, eta ekintza eta salaketa ugari egingo dituzte.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea da Seco. /
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea da Seco. / Monika del Valle, Argazki Press

2017-07-15 / Peru Azpillaga

Orain dela pare bat urte, gerrak eta miseriak bultzatuta, Europara etortzen ziren errefuxiatuen kopuruak era lazgarrian egin zuen gora. Europa ez da gai izan auzi horri erantzun duin bat emateko, eta arazoa, konponduta egon beharrean, inoiz baino nahasiago dago. Milaka dira urtero etorkizun baten bila beren bizitza arriskuan jartzen duten pertsonak, dena utzi eta bizimodu duin baten bila abiatzen direnak. Baina helmugara heltzea lortzen dutenek oso bestelako errealitatea topatzen dute. Testuinguru horretan sortu zen Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma. Pertsona horien guztien eskubideen alde lan egiteko. Iaz Greziara joan ostean, gaur Melillara bidean abiatuko den karabanari buruz mintzo da Javi Seco (Bilbo, 1965).

Zein da karabanaren helburua?

Batetik, salatu egin nahi dugu Europako hegoaldeko muga horretan giza eskubide guztiak urratzen direla. Bidaian zehar hainbat ekintza egingo ditugu: Bardean, Madrilen, Algecirasen, Tarifan… Bestetik, azaleratu nahi dugu jende horrek zer arrazoi dituen gure mugetara etortzeko; zergatik egiten duten ihes beren herrialdeetatik: gerrak, goseteak, pobrezia…

Zergatik Melilla?

Hegoaldeko muga, agian, Europako bortitzena da. Pentsa, Gibraltarren, 6.000 pertsona baino gehiago hil dira azkeneko hogei urteetan, eta horiek zenbatuta daudenak dira soilik; imajinatu zenbat izango diren ezagutzen ez ditugunak. Muga horren egoera azaleratu nahi dugu. Ceuta ere hor dago, baina otsailean egon ginen han, Tarajalgo tragediaren urteurrenean. Gainera, auzia konpontzen ez den bitartean, hara bueltatzeko konpromisoa hartu dugu gertatutako sarraskia salatzeko: Guardia Zibilak hamabost pertsona hil zituen han.

Irakurri elkarrizketa osoa Bizkaiko Hitzan.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak