Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Mundua Turkiako estatu kolpe saiotik urtebetera, errepresioak ez du etenik

Publizitatea

Mundua

Turkia

Turkiako estatu kolpe saiotik urtebetera, errepresioak ez du etenik

Erdogan kargutik kentzeko ahaleginaren ondorioz, 200dik gora pertsiona hil ziren eta 7.500 atxilotu zituzten. Geroztik, ordea, milaka izan dira atxilotuak estatu kolpearekin zerikusia zuten argudioarekin.
Herritarrak Erdoganen aldeko manifestaziora bidean, Istanbulen. /
Herritarrak Erdoganen aldeko manifestaziora bidean, Istanbulen. / Erdem Sahim, EFE

Oposizioa desegin du Recep Tayyip Erdogan presidenteak estatu kolpe saioaren haritik tiraka, edo horretan ari dela esanez. Duela urtebete, Erdogan atzerrian zela baliatua, militar talde batek Turkiako hainbat hiri hartu zituen, "demokrazia babesteko" argudioarekin. Gertatutakoaren berri izan orduko, lasaitasunerako deia egin zien estatuburuak herritarrei bere sakelakoarekin grabatutako bideo baten bidez. Han ohartarazten zuen "garesti" ordainduko zutela egindakoa. Hitza bete du.

Erdoganen gertukoek adierazi zuten "estatu kolpe saioaren ondorioz" hil zirela 200 pertsonatik gora, eta harekin zerikusia izan zuten 7.500 pertsona atxilotu zituzten ordu gutxian, gehienak poliziak eta soldaduak. Atxilotuen artean zen Akin Ozturk jenerala, Erdoganen aldekoek kolpearen buruzagitzat dutena —hark ukatu egin zuen halakorik—.

Geroztik urtebete igaroa da, baina errepresioak bere hartan dirau. Oposizioaren arabera, 150.000 funtzionario kaleratu dituzte disidentziarekin harremanak dituztelakoan. Horretaz gainera, beste 50.000 pertsona atxilotu dituzte, gehienak oposizioko kideak.

Gaurko egunez, Gobernuak "aro berri" gisa definitu duena ospatzeko, Erdoganen aldeko manifestazio ugari antolatu dituzte. Estatuburua bera Istanbulen izango da, haietako batean. Han monumentu bat inauguratuko dute, "martirien omenez". Ondoren, saio berezi bat egingo dute Legebiltzarrean, estatu kolpe saioa hasi zen ordu berean, Euskal Herrian gauerdia denean.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak