Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Bizigiro Potetik potera, dantzan

Publizitatea

Bizigiro

Erromeri eguna

Potetik potera, dantzan

Dantza poteoa Errenteriako Erromeria Eguneko berrikuntza nagusia izan da. Festagunea zabaltzeko, musikari eta dantzariak herriko kaleetan zehar ibili dira. Bideoa: Erromeri Eguna (Argazki Press / Andoni Canellada).

Madalenetarako motorrak berotzeko, Erromeria Eguna dute gaurkoa Errenterian. Hamaiketakoaren ostean, herriko kale eta plazetan dantzan ibili dira 200 lagun inguru dantza poteoa eginez. Hiru geldialdi egin dituzte: Olaskoaga plazan, Zumardian eta alde zaharrean. Era berean, txistularien laguntzarekin egin dute toki batetik besterako joana.

Ordu erdi inguru egon dira plaza bakoitzean. Bitartean, parte hartzaileek Aiko musika taldearen erritmora egin dute dantza. Gainera, inor gal ez zedin, Patxi Laborda dantza maisuak gidatu du saioa.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak