Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Familiak ontzat eman du 'Cabacas auzian' beste hiru ertzain auzipetu izana

Publizitatea

Politika

'Cabacas auzia'

Familiak ontzat eman du 'Cabacas auzian' beste hiru ertzain auzipetu izana

Jaurlaritzak "errespetu osoa" adierazi die auzitegiak hartutako erabakiei. Sindikatuak haserre agertu dira, arduradun politikoei erantzukizun eske.
Iñigo Cabacasen aldeko omenaldia, apirilean. /
Iñigo Cabacasen aldeko omenaldia, apirilean. / Marisol Ramirez, Argazki Press

2017-07-18 / Iosu Alberdi

Ondo bidean, datorren urte hasieran egingo da Cabacas auziko epaiketa. Horiek hala, argituz doaz auziaren inguruko zalantzak. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak jakinarazi berri du sei izango direla, eta ez hiru, auzipetutako ertzainak. Izan ere, epaileak onartu egin dute akusazio partikularrak jarritako helegitea, eta aurretik auzipetutako hiru ertzainez gain, beste hiru ere auzipetu ditu, instrukzio fasean aitortu zutenak Cabacas zauritu zuten gauean tiro egin zutela. Jone Goirizelaia familiaren abokatuak begi onez hartu du erabakia. "Badirudi gauzak ondo bidean doazela, bost urteren ostean", adierazi du Cabacas Lizeranzu familiaren abokatuak.

Akusazioak dagoeneko launa urteko espetxe zigorra eskatua du lehendik auzipetuta dauden ertzainen aurka. "Zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa" egozten diete. Orain, beste hiru auzipetzearekin haien aurkako zigor eskaera ere zehaztu beharko dute. Goirizelaiak iragarria du "erantzukizunak" eskatuko dituztela egindakoagatik.

Aldiz, oso bestelako erreakzioa eragin du erabakiak Ertzaintzaren sindikatuen artean. ERNEk babesa helarazi die auzipetuei, eta ulergarritzat jo du familiaren jarrera. Ordea, zehaztu du ertzainek "aginduak bete" zituztela, eta, beraz, agindu horiek eman zituzten buruzagi politikoak liratekeela azalpenak eman beharko lituzketenak.

Ertzaintzaren helegiteak, atzera

Akusazio partikularrak jarritako helegitea onartzearekin batera, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak atzera bota ditu Ertzaintzako abokatuek jarritakoak.

2012ko apirilaren 5ean, larri zauriturik suertatu zen Iñigo Cabacas, ertzainek jaurtikitako pilota batek buruan jota. Bost egun geroago hil zen. Instrukzio fase luze baten ostean, joan den apirilean epaiketa egiteko izapideak hastea eta hiru ertzain auzipetzea erabaki zuen Ana Torres epaileak. Orain, hiru ertzain horiei beste hiru gehitu dizkie Bizkaiko Auzitegiak.

Publizitatea

Sortu kontua

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak