Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Ekonomia ELA eta LAB ez dira izango gaur Elkarrizketa Sozialerako Mahaian

Publizitatea

Ekonomia

Lan harremanak

ELA eta LAB ez dira izango gaur Elkarrizketa Sozialerako Mahaian

Sindikatu abertzaleek iragarri dute ez direla egongo Jaurlaritzako Enplegu Sailak biharko deitutako batzarrean.
Duela urtebete egindako Elkarrizketa Sozialerako Mahaia.
Duela urtebete egindako Elkarrizketa Sozialerako Mahaia. JAIZKI FONTANEDA /ARGAZK PRESS

2017-07-17 / Xabier Martin

"Elkarrizketa sozialik ez dago. Eusko Jaurlaritzak politika neoliberalak aplikatzen ditu, eta horretarako ez da saiatzen mugimendu sindikalarekin adostasunik lortzen". Argi baino argiago berretsi dute ELAk eta LABek ez direla joango biharko deituta dagoen Elkarrizketa Sozialerako Mahaira. "Langile klasearentzako bizi eta lan baldintza duinak ezartzeko lagungarri litzatekeen guztia horrelako mahaietatik kanpo erabakitzen da, gehienetan patronalarekiko bitariko elkarrizketan", esan dute sindikatu abertzaleek, ohar bateratu baten bidez. Benetan oinarrizkoak diren gaiak zerrendatu dituzte: lan eta pentsio erreformak, fiskalitatea, aurrekontuak, gizarte laguntzak, osasun arloa eta hezkuntza. "Politika neoliberalen inposizioa medio dela, edukirik gabeko mahai hutsalak" besterik ezin dela eratu uste du gehiengo sindikalak. Mahai hori zertarako eratu den ere garbi daukate: "Mahaiaren helburua da sindikalismoak laguntzea gobernuaren erabakiak. Horixe egiten dute CCOOk eta UGTk".

Biharko deitu den mahaia "jatorrian ere gabezia demokratiko larri batekin" sortu zela uste dute. Mahaia osatzen dutenak gutxiengo sindikala eta "patronal guztiz autoritarioa" dira. ELA eta LAB kategorikoak dira lehen-lehenik Juan Mari Aburto, ondoren Angel Toña eta egun Beatriz Artolazabalek deitutako mahaiaren emaitzak azaltzean: "Ez dago langilerik mahai honek aurrerapausorik egin duela esango duenik. Gobernuek politika antisozialak aplikatu dituzte, eta patronalak lan erreformei ahal zuen zuku guztia atera die".

Azkenekoz, duela urtebete bildu zen Elkarrizketa Sozialerako Mahaia, aurreko legegintzaldiaren hondarrean. Azken bilera horretan, iazko uztailaren 22an, eragin mugatuko itunak hedatzeko akordioa sinatu zuten CCOO eta UGT sindikatuek, Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzak berak. "Akordio horren asmoa zen negoziazio kolektiboan gutxiengo sindikalari gehiengoak duen pisua aitortzea".

Horregatik guztiarengatik, ELA eta LABentzat "ez litzateke koherentea" bilera horretan egotea; gai zerrendaren lehen puntua 2016ko uztailaren 22ko bileran negoziazio kolektiboari buruz iritsitako akordioen jarraipena ematea dela gogoratu dute sindikatu abertzaleek. "Hain zuzen, akordio horren aurka mobilizatu ginen".

Publizitatea

Sortu kontua
Xabier Martin

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak