Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kirola "Amets berrien" bila doa

Publizitatea

Kirola

Txirrindularitza

"Amets berrien" bila doa

Hogei urteko ibilbidearen ondoren, Haimar Zubeldiak Donostiako Klasikoan hartuko du erretiroa. Neguan hausnartu zuen erabakia, baina Tourrean ikusi du "argi" hau zela uzteko garaia.
Haimar Zubeldia, artxiboko argazki batean. /
Haimar Zubeldia, artxiboko argazki batean. / Jon Urbe, Argazki Press

2017-07-18 / Imanol Magro Eizmendi

Frantziako Tourrean dabil egunotan Haimar Zubeldia usurbildarra, eta handik iragarri du bere erabakia: uztailaren 29an erretiratuko da, Donostiako Klasikoan lehiatu ostean. 40 urte beteak ditu gipuzkoarrrak, eta horietatik hogeitan lehen lerroan aritu da. Haren taldeak eman du erabakiaren berri:

Zubeldiak 1998an debutatu zuen lehenengoz profesionaletan, Euskaltel Euskadi taldearekin. Orduz geroztik garaipen ugari eskuratu ditu: besteak beste, Euskal Bizikletan, 2000. urtean. Horretaz gain, maiz sartu izan da Tourreko lehen hamarren artean, baita podiumetik gertu geratu ere 2007an, laugarren amaitu zuenean.

Egun, Trek taldearekin dabil Tourrean, eta handik hitz egin zuen BERRIAk harekin: "Ez dakit hau izango den azken Tourra, baina azkena balitz bezala ari naiz gozatzen. Sufritu egiten da, baina gozatu ere bai".

Publizitatea

Sortu kontua
Imanol Magro Eizmendi

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak