Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea 8.000 parte hartzaile baino gehiagorekin, abian da Euskal Encounter

Publizitatea

Gizartea

Euskal encounter

8.000 parte hartzaile baino gehiagorekin, abian da Euskal Encounter

Asteartera arte BECen egongo dira informatika zaleak. Hainbat hitzaldi eta tailer izango dituzte, segundoko 40 gigabit simetrikoko abiadan nabigatzeko aukeraz gain.
Euskal Encounterreko gaurko irudi bat.
Euskal Encounterreko gaurko irudi bat. Javier Zorrilla, Efe

2017-07-22 / Berria

Orain dela 25 urte egin zen lehen aldiz, Urretxun (Gipuzkoa) Euskal Encounter. Orduz geroztik, hazi eta zabaldu egin da etengabe. Gaur abiatu da mende laurdena ospatuko duten encounterra, hainbat tokitatik pasatu ostean, BECen. "Ezagutzak trukatzea eta ondo pasatzea" helburu hartuta.

Party gunea, Open gunea eta Kanpin gunea daude prestatuta. Party gunean besteak beste, jokoen gunea, software librearen gunea eta hardware gunea daude. Azken horretan, droneekin ibiltzeko pista bat, 3D inprimagailuz osatutako gune bat eta errealitate birtualeko simulagailuak jarri dituzte. Opengunea ere arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek. Gune hori publiko guztiari ireki diote. Bertan hamaika hitzaldi eta tailer eskainiko dituzte, party-ko kideentzat zein publiko orokorrarentzat.

5.024 postu eskaini dituzte, eta beteta daude. Denera 8.000 parte hartzaile baino gehiago espero dituzte.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak