Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Bizigiro Zarauzko Azken Portuko jaiak, bertan behera

Publizitatea

Bizigiro

jaiak

Zarauzko Azken Portuko jaiak, bertan behera

Udalak ezarritako baldintzetan "ezinezkotzat" jo dute jaien egitarauarekin aurrera egitea.
Bart hartu dute jaiak bertan behera uzteko erabakia.

2017-08-11 / Berria

Sare sozialetan mezu bat zabaldu du Azken Portuko jai batzordeak, Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko aurtengo festak bertan behera uzteko erabakiaren nondik norakoak azaltzeko.

Batzordeak salatu du Zarauzko Udalak "gero eta muga gehiago" ezarri dizkiola azken lau urteetan festak antolatzeko, eta musikaren bolumena murriztu diola aurten: "92 dezibeleko muga ipini zen musikaren bolumenarentzat. Iazko bolumenaren herena da hori. Muga horrekin soinu proba egiten hasi ziren musika taldeak, eta salto egiten zuen mugagailuak. Musika taldeek eta teknikariek beraiek, musikaren munduan lan egiten duten profesionalek, aitortu ziguten ezinezkoa dela baldintza horietan kontzertu bat ematea".

Gainera, kontzertuek jaietan zer garrantzi duten ere azpimarratu dute: "Festetako diru irabazirik gabeko hainbat eta hainbat ekintza antolatzeko (herri kirolak, haur jolasak, kriteriuma…), diru iturri ezinbestekoa da txosna gunea. Kontzerturik antolatu gabe, ezinezkoa litzateke SKAPA eta antzeko programazioak aurrera ateratzea".

Edonola, mobilizazioak iragarri dituzte "gertatutako guztia salatu eta aurrera begira herriko ekintzetarako gutxieneko baldintza batzuk exijitzeko".

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak