Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Kutsatutako arrautza likidoaren 20.000 unitateko sorta bat geldiarazi dute Bizkaian

Publizitatea

Gizartea

elikadura

Kutsatutako arrautza likidoaren 20.000 unitateko sorta bat geldiarazi dute Bizkaian

Frantziatik Bizkaiko enpresa batera eramanak zituzten. Datozen egunetan deuseztatuko dituzte.
Europako hamasei herrialdetan eta Hong Kongen atzeman dituzte kutsatutako arrautzak.
Europako hamasei herrialdetan eta Hong Kongen atzeman dituzte kutsatutako arrautzak. ETIENNE LAURENT / EFE

2017-08-12 / Berria

Friponil intsektizidaz kutsatuta egon daitekeelakoan, 20.000 unitate geldiarazi dituzte Bizkaian. Herrialde horretako enpresa batera bidaliak zituzten, bertan osa zitzaten zenbait produktu, elikagai banaketarako kateetan zabaltzeko.

Lehen aldia da Euskal Herrian atzematen dutena intsektizida horrekin kutsatutako arrautza likidoko sorta bat. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, datozen egunetan suntsituko dute sorta hori, "osasun publikorako arrisku oro deuseztatzeko".

Europako hainbat estatutan topatu dituzte kutsatutako arrautza likidoak; besteak beste, Austrian, Belgikan, Suitzan, Alemanian, Danimarkan, Frantzian, Erresuma Batuan, Irlandan, Italian, Herbehereetan, Polonian, Errumanian eta Suedian.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak