Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Politika Kataluniako erreferendumari babesa azaldu diote Donostian

Publizitatea

Politika

KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Kataluniako erreferendumari babesa azaldu diote Donostian

Urriaren 1ean egitekoak dira estatu propioari buruzko erreferenduma. EH Bilduk deitu du manifestaziora.
Manifestazio burua, Donostiako San Martin kalean.
Manifestazio burua, Donostiako San Martin kalean. / Hodei Iruretagoiena

2017-08-12 / Berria

Kataluniako prozesua babesteko, manifestazioa egin dute Donostian, Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat lelopean. EH Bilduk deituta,17:15 inguruan abiatu da martxa  Artzain Onaren plazatik, eta Zuloaga plazara arteko bidea egin du. 3.000 bat lagun elkartu dira ibilbidean, koalizioak berak emandako datuaren arabera; horietako askok ikurrinak eta Kataluniako banderak zeramatzaten.

Bertan izan dira EH Bilduko ordezkari ugari; tartean, Arnaldo Otegi koordinatzailea eta Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarreko bozeramailea. Bertan izan dira CUPeko parlamentari Albert Bortran eta Mireia Boia ere.

Ekitaldiaren amaieran, Iriartek hartu du hitza. "Zuekin gaude", esan du, Kataluniako herritarrei zuzenduz: "Zuen borroka gure borroka da; zuen etorkizuna gure etorkizuna da; eta zuen askatasuna gure askatasuna da". Independentziaren aldeko oihuekin erantzun diote martxara joandakoek.

Urriaren 1ean dira egitekoak Katalunia estatu independente izateari buruzko erreferenduma. Galdeketa egin ahal izateko legea aurkeztua dute Junts Pel Sik eta CUPek, baina oraindik Kataluniako Legebiltzarrak onartzea falta da. Araua irakurketa bakarrean onartu ahal izateko, legebiltzarraren araudia moldatu zuen Kataluniako Parlamentuak, baina neurri hori baliorik gabe utzi zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.

Oporraldiaren ostean, datorren asteazkenean da biltzekoa Kataluniako Parlamentuko Mahaia. Egun horretan eztabaidatu beharrekoen artean ez dute jaso, oraingoz, Erreferendum Legea. Espainiako Gobernuak iragarria du auzitara joko duela legebiltzarreko mahaiak legegaia tramiterako onartu eta berehala.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak