'berria.info' ere berria

BERRIA berria izango da bihartik, eta harekin batera, berria.info-k ere bilakaera nabarmena izango du: batetik, itxura berriarekin etorriko da, BERRIA berriarekin bat egiteko eta informazioa errazago helarazteko diseinuan nabarmenak egin baitira. Baina edukietan ere izango da berrikuntzarik, gure lehentasuna gaurkotasun informatiboaren berri ematea bada ere, astialdiari, entretenimenduari eta gogoetari ateak zabaldu baitizkiegu. Besteak beste, blogari berriak izango dira.
'berria.info'-ren azal berria.
'berria.info'-ren azal berria. BERRIA

Berria -

2006ko maiatzak 10
Aurrerantzean ere edizio jarraitua izango da =iberria.info=i-ren ardatz nagusia; hau da, egunean zeharreko albisteak ahalik eta lasterren, ahalik eta zuzenen eta ahalik eta osatuen ematea. Baina horrez gain, BERRIA berrian kultura eta astialdia batuko dituen =iPlaza=i atalak leku nabarmena izango du =iberria.info=i berrituan, eta zehatzago, osasunaren, gastronomiaren, zein astialdiko proposamenen inguruan landuko dituzten atal berezituek. Jendearen parte-hartzea areagotzea da =iberria.info=i-ren asmoetako bat, eta horretarako, atal horietako bakoitzean proposamenak, galderak eta bestelako iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Blogen haritik gogoetari zabaldu genion zirrikitua, berriz, zabaldu egingo da blogari berrien laguntzarekin. Honakoak etorriko zaizkigu: -Laura Mintegi. -Bixente Serrano Izko. -Txuma Murugarren. -Eneko Olasagasti. -Oier Guillan. -Juan Luis Zabala. -Urtzi Urkizu. -Nora Arbelbide Lete. -Aitor Renteria. Irene Arraratsek, Mikel Elortzak eta Iņaki Petxarromanek, berriz, agur esango digute. Horrez gain, soinu eta irudi euskarriak gero eta gehiago erabiltzeko bidea urratzen jarraitu nahi du =i berria.info=i-k.