Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Kirola Javi Dominguez gasteiztarrak markak hautsi ditu Tor Des Geants mendi lasterketan

Publizitatea

Kirola

Javi Dominguez gasteiztarrak markak hautsi ditu Tor Des Geants mendi lasterketan

Duela lau urte Iker Karrerak ezarritako errekorra hobetu du Dominguezek, eta 67 ordu eta 52 minutuan egin ditu lasterketako 330 kilometroak.
Javi Dominguez, Ehun Miliak lasterketa irabazi berritan. /
Javi Dominguez, Ehun Miliak lasterketa irabazi berritan. / Juanan Ruiz, Argazki Press

2017-09-13 / Berria

Europako mendi lasterketa ezagun eta gogorrenetariko bat da Tor Des Geants (Italia). Aostako bailaran egiten da, Alpeetan. Orotara, 330 kilometro inguru egin behar izaten dituzte korrikalariek, Courmayeur herritik abiatu eta toki berean amaitzen den ibilbidea osatzeko.

Bidea egiteko gehienez ere 150 ordu izaten dituzte, eta hasi eta bukatu artean indarrak berreskuratzeko 43 gune dituzte. Ordea, askoz gutxiago behar izan du Javi Domiguez gasteiztarrak lasterketa egiteko. Bera izan da aurtengo irabazlea, eta dula lau urte beste euskal kirolari batek, Iker Karrerak, ezarritako marka ere hobetu du, ibilbidea 67 ordu eta 52 minutuan eginez.

Bideoa: Dominguez, lasterketako azken kilometroetan.

Faboritoetako bat zen hasieratik Dominguez, baina bazuen aurkaririk. Franco Colle italiarrak aurrea hartu zion lasterketako 205. kilometroan, eta bien arteko aldea hiru ordukoa izatera heldu zen Ollomont herri inguruan. Ordurako bi egun zeramatzaten korrika eta ia lorik egin gabe, eta italiarrak ezin izan zion nekeari gehiago eutsi. Horri esker, berriz ere lasterketa buru jarri ahal izan zen Dominguez, eta hala eutsi zion amaierara arte. Bigarren tokian, eta Dominguezengandik ordubete ingurura heldu da hemugara Oliveiro Bosatelli.

Imanol Aleson korrikalari azkoitiarra ere parte hartzen ari da Tor des Geantsen. 21 kilometroren faltan, bosgarren postuan doa, laugarrenarengandik —Carlos Sa portugaldarra— ordubete eskasera, eta seigarrenarekiko aldea aterata.

Emakumeetan, Silvia Trigueros abadiñarra bigarrena da —23. da sailkapen nagusian—. Sei ordura du lehena, Lisa Borzani italiarra. Bost ordu inguruko aldea ateratzen dio, berriz, hirugarrenari.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak